Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Apur batean soka dantza

Dokumentuaren akzioak

Apur batean soka dantza

Iñaki San Martin "Soarte" argazkilari elgoibartarrak soka-dantzaren inguruan egindako argazki sorta zabala jaso du honako liburu honetan. Elgoibarren, abuztuaren 24an, San Bartolome egunez egiten den soka-dantza argazkitan jasotzen joan da hainbat urtez eta lan horren bilduma argitaratu du liburu mardul honetan.
Egilea
Iñaki San Martin
Formatua
Liburua
Editorea
Iñaki San Martin
Data
2011/12/02

Iñaki San Martin "Soarte" argazkilari elgoibartarrak soka-dantzaren inguruan egindako argazki sorta zabala jaso du honako liburu honetan. Elgoibarren, abuztuaren 24an, San Bartolome egunez egiten den soka-dantza argazkitan jasotzen joan da hainbat urtez eta lan horren bilduma argitaratu du liburu mardul honetan.

Elementu hauek materialak, kulturalak nahiz sormenezkoak. Elementu materialak ehunak, koloreak, pintzelak, kamerak, paperak, oihalak eta abar eta komunikatzeko tresnatzat hartzen ditut.

Zentzu zabalean elementu kulturalak jarduera artistikorako ezinbesteko lanabesak dira eta elementu kultural hauek ezagutza, ikasketak eta bizitzan izandako eskarmentuen batura definituko genituzke. Elementu horien elkartzea izan da lan hau egin ahal izateko oinarria. Zentzu honetan, prestakuntza kulturala argazki-lan baten forma edukia modu original batez zehazteko, laburtzeko edo definitzeko ahalmen ere bada.

Argazki-lan bat egiteko etapak: Sormen arloari dagokionez, asmatzea, burutzea da garrantzizkoena, gero gauzatzea etorriko litzateke, zirriborroak, kolore probak, eta abar. Eta egiteko erabiliko den materiala.

Asmatzea, burutzea izan da denbora gehien lapurtu didana, hasiera hasieratik gure herriaz jardungo zuen lan bat egin nahi nuen, ikuslearen arreta erakarriko zuen lana, modu positiboan erreakzionaraziko zidan zerbait eta urtero abuztuaren 24ean Elgoibarko plazan jaitsita "Soka Dantza"ren ideia bururatu zitzaidan. Dagoeneko ideia nire buruan zegoen, atzetik gauzatzea zetorren, urtean ehar Soka Dantzari argazkiak atera eta atera aritu nintzen.

Behin material bilduma eginda, gaur egun erakusketa denarekin hasi nintzen lanean. Formari eta erabilitako materialei dagokionez, tresnarik xumeenak nahiz azken belaunaldiko teknika digital sofistikatuenak ere erabili ditudala aitortu behar dut.

Arlo kulturalari garrantzi handia eman diot, izan ere, Euskal Herriko folklorea oso aberatsa da, koloretsua da eta gure erroak mantentzeko lan itzela egiten duen jende asko dago atzean.

Eta horiek dira benetako protagonistak, euren eguneroko lanari esker gure kultura zutik, tente iraunarazten duten horiek, bihoakie, bada nire esker ona eta animoa guztiei eta bereziki Elgoibarko Udal Txistulari Banda eta Haritz Euskal Dantzari Taldekoei.

Argazki lan hau oso-osorik Elgoibarko plazan eginda dago, bere hastapenetatik gaur egun arte 2011, Elgoibarko plaza 77.aldiz jantzi da Soka Dantzarekin.

Erakusketa honekin ekarpen xume bat egin nahi izan dut, ideia bat zehaztu, apur batean Soka Dantza, argazkigintzako zenbait estiloz baliatuz, dantza eta argazkiak elkartu.

Eskerrak eman bere ekarpenarekin lagundu egin didate liburu hau aurrera ateratzen: Gernikako Euskal Herriko Museoa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Etxe-tar makina erreminta enpresari.

Mila esker, hainbeste lagundu didan nire familiari, izan ere, euren laguntzarik gabe ezin izango nintzen heldu naizen tokira iritsi, musu handi bat Maialeneri eta lan hau zuen izaera eta konstantzia esker sentsibilitatea eta gure kultura maitatzen irakatsi zigun gure Ama eta Aitari eskaini nahiko nioke.

 

  • Argitaratzailea: Iñaki San Martin.
  • Testua: Iñaki San Martin.
  • Diseinua: Iñaki San Martin.
  • Babesleak: Euskal Herria Museoa / Diputación Foral de Bizkaia / Etxe-Tar (www.etxe-tar.com).
  • Inprimategia: Gráficas Amorebieta.
  • Lege gordailua: BI-2835/2011
  • ISBN: 978-84-615-4718-0

 

Apur batean soka dantza

Iñaki San Martin

2011