Zure sinadura dantzan.com-en alde
dantzan.com-en aldeko laguntzaile taldea sortu da, eta premiazko kanpaina zabaldu du: dantzan.com-en aldeko babes gutuna. Zerbitzu honek bizirik eta indartsu jarrai dezan nahi duten norbanako eta erakunde guztiek sina dezakete babes gutuna: dantza talde, elkarte, erakunde, dantzari, dantzazale... edo dantzan.com-en edozein zale. Babes gutuna eta sinadurak erabiliko dira erakundeei adierazteko zilegi dela, eta beharrezkoa, dantzan.com zerbitzua diru publikoz babestea, euskal dantza tradizionalaren onerako.
Bidaltzen dituzun datuak dantzan.com-ek kudeatuko ditu zuzenean.
Ziurtatu hemen zure sinadura jaso ote dugun:
Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik.


Erantzunak
dantza
euskal herri-izaeraren ondarea, euskal ohitura ta kulturaren parte. gure historia sortzen jarraitzeko derrigorrezko altxorra
Oihartzuna
Aupa dantzan.com!
This website is a tremendous resource for all involved and interested in Basque dance and culture. Keep it alive!
OIhartzuna II
Eskerrikasko Carolyn!
Dantzan.com-en alde
Guk ere web honen aldekoak agertu nahi dugu. Animatu nahi zaituztegu arazo honi aurre egiteko. Horrez gain, eskertzekoa da Euskal Herriko kulturaren alde zuek egindako ahaleginak. Ordainezina bada ere, Gobernuko erakundeek hemen daukate guztion den dirua ondo erabiltzeko, batez ere eskeintzen dena ordaindu behar denarekin kontuan izanik.
Mendi Alde dantza taldeari oharra
Eskerrik asko, Mendi Alde Dantza Taldea. Halere, mesedez, dantzan.com-en aldeko zuen jarrera efektiboa izateko, babes-gutunaren jarraian dagoen formularioa bete eta bidali ("Enviar" botoia). Horrela jaso behar ditugu sinadurak, modu automatikoan. Zuen sinadura ez dugu oraindik jaso.
Sinadura kanpaina martxoaren 4-a arte luzatuta
Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu. Hauek eskatu dizkigun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Oraindik sinatu ez duzuenoi, eskertuko genizueke epe horren barruan egitea. Animo!!
... eta eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.
Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!
Kanpainaren emaitzak
1.500 sinadura baino gehiago jaso ditugu, eta oraindik ere jarraitzen dugu atxekimenduak jasotzen egunez-egun. Sinadura bilketak martxan jarraituko du, eta dantzan.com-ek behar duenean, dagokion erakundeari erakutsiko dizkio unean uneko emaitzak, jasotako babesaren adierazgarri.
Ziurtatu zure sinadura jaso ote dugun
Ikusgai jarri dugu (albiste honen goiko aldean) dantzan.com-en aldeko babes gutuna sinatu duzuenon zerrenda.
Bertan ziurta dezakezu zure atxekimendua jaso dugun ala ez. Zure izena ez bada zerrendan agertzen, ez dugu jaso. Hala bada, formularioa berriz bete eta bidali.
Zergatik jarri dugu ikusgai sinatzaileen zerrenda?
Komunikazioak aurrerantzean
Aurrerantzean, dantzan.com-en aldeko ekimenak eta hauen inguruko berriak, dantzan.com web gunearen bitartez eta batez ere [dantzan] posta zerrendaren bitartez zabalduko ditugu.
Oraindik posta zerrendako kide ez bazara, hemen egin dezakezu harpidetza: http://www.dantzan.com/foroa
Bestalde, dantzan.com-en aldeko babes taldearekin harremanetan jarri nahi baduzu, hau da gure helbidea: dantzanbizi@gmail.com (abian jarri diren / jarriko diren ekimenen inguruko iradokizunak edo dena delakoak komentatzeko).