Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako Maskaradak egutegia

Zuberoako Maskaradak egutegia

2013/01/15 01:00
Gamere-Zihigako gazteek emango dituzte maskaradak Zuberoan 2013an, eta dagoeneko prestaketa lanak aurreratuta dituzte. Otsailaren 10ean izango da lehen agerraldia, Zihigan, eta azkena berriz Gameren izango da, maiatzaren 5ean. Aurten igandetan izango dira maskarada guztiak, ez baita Maulen emanaldirik egingo eta han egiten baitira larunbatez. Bestalde, aipagarria da maiatzeko lehen iganderaino luzatuko direla emanaldiak. Hona egutegia osorik:
  • Otsailak 10, igandea: Zihiga
  • Otsailak 17, igandea: Ligi-Atherei
  • Otsailak 24, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 3, igandea: Atharratze
  • Martxoak 9, larunbata: Altzürükü
  • Martxoak 17, igandea: Barkoxe
  • Martxoak 24, igandea: Zalgize
  • Martxoak 31, igandea: Aloze-Ziboze-Onizegaine
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Ozaze
  • Apirilak 28, igandea: Lakarri
  • Maiatzak 5, igandea: Gamere
  • Erantzun

    Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.