Zuberoako Maskaraden 2010eko egutegia
Urtarrilaren 10ean abiatuko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Larrainek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta ohitura denez Larrainen bertan izango dira lehen eta azken saioak. Lasartikok helarazi dizkigu maskaraden datak eta horra egutegia:
- Urtarrilak 10, igandea:
Larraine*OHARRA: Bertan behera geratu da elurragatik. - Urtarrilak 17, igandea:
GamereLarraine* - Urtarrilak 24, igandea: Ligi
- Urtarrilak 31, igandea: Atharratze
- Otsailak 7, igandea: Eskiula
- Otsailak 14, igandea: Muskildi
- Otsailak 21, igandea: Arrokiaga
- Martxoak 7, igandea: Altzürükü*
- Martxoak 14, igandea: Altzai*
- Martxoak 21, igandea: Santa Grazi
- Martxoak 28, igandea: Barkoxe
- Apirilak 4, igandea: Aloze
- Apirilak 11, igandea: Urdiñarbe
- Apirilak 18, igandea: Gamere-Zihiga
- Apirilak 25, igandea: Larraine
*Larrainen, Altzürükün eta Altzain emanaldi nagusia eguerdian egingo da, bazkalaurretik.
Guztira 14 emanaldi aurreikusi dituzte, urtarrilaren 10ean abiatu eta apirilaren 18an bukatu bitartean. Asteburu bakarrean ez da izango maskaradarik, otsailaren 28an, Basaburuko inauteriak ospatzen baitira asteburu horretan.
Bada aintzat hartu beharreko kontu bat. Itxura denez, Larraineko lehen maskarada barrikaden segidan, hau da, goiz partean eta ez arratsaldean, egitea aztertzen ari dira. Altzaiko eta Altzürüküko maskaradetarako ere asmo bera omen dute. Beraz, hiru data horietan (urtarrilak 17, martxoak 7 eta martxoak 14) barrikadak eta emanaldi nagusia segidan lirateke, eta ez bazkaria tarteko jarrita.


Erantzunak
maskarada egutegia
egutegia
ordutegia
ordutegia
ordutegia
ordutegia