Zuberoako dantzak aztergai Barkoxen

Eusko Ikaskuntzak Zuberoako dantzen inguruko jardunaldi interesgarria antolatu du. Barkoxen burutuko da jardunaldi hori datorren azaroaren 11n. Azpimarratzekoa da Jean Michel Guilcherrek 60 eta 70eko hamarkadetan Zuberoan grabatu zituen filmeak aurkeztuko direla bertan.

Jean Michel Guilcher XX. mendean Frantziako dantza ikertzaile entzutetsuenetako bat izan da. Han eta hemengo dantza tradizionalak sakon ikertu zituen, eta 1962 eta 1975 bitartean Euskal Herrian, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan hain zuzen ere, izan zen bertako dantza tradizionalak ikertzen. Tokian-tokiko lan horren emaitzetako bat Iparraldeko dantzen inguruan dagoen eta libururik mamitsu eta ederrena izan zen, 1984an argitaratu zen La tradition de danse en Béarn et Pays basque français. Hain zuzen ere Jean Michel Guilcherrek 1962 eta 1975 bitartean Zuberoan hartutako filmeetako batzuk erakutsiko dira jardunaldi hauetan Barkoxen. Jean Michel Guilcherren alaba Mône izango da Barkoxen filme horiek aurkezten.

Horrez gain Zuberoako hizlariak ere izango dira jardunaldian, Mixel Etxekopar, Patrick Queheille Kanpo eta Jean Mixel Bedaxagar Zuberoako dantzei buruz hizketan entzuteko aukera izango baita, eta Thierry Truffaut ikertzaileak Zuberoako maskaradak Pirinioetako eta Europako beste inatueri batzuekin dauden antzekotasunak azaleratuko ditu.

Zuberoako Dantzak

2006ko azaroaren 11n

Barkoxen


9.30 Honki jin oroer
Jean-Marc Baranthol, Barkoxeko mera- Maire de Barcus
Jean-Claude Larronde Eusko Ikaskuntzako elkarteburua
Jean-Michel Larrasquet, Eusko Ikaskuntza

10.00 Mône Guilcher
Jean Michel Guilcher-ek 1962 eta 1975 artean egin dituen filmen erakusketa Zuberoako dantzetaz.

11.00 Kafea

11.30 Mixel Etxekopar eta Patrick Queheille
Zuberoako dantza jauziak. Danses souletines
Zuberoako dantza jauzien berezitasunak.

12:30 Bazkaria eta dantzak tarteka

14:30 Thierry Truffaut
Berdintasunak Zuberoako maskaraden eta Pirineetako eta Europako ihauteriekin.

15:30 Kafea

16:00 Jean Michel Bedaxagar
Dantzari ospetsü batez bi hitz, eta maskaraden kondaira.

17:00 Urrentzea


  • Batzorde Zientifikoa: Jean Michel Larrasquet, Thierry Truffaut
  • Batzorde Antolatzailea: Eusko Ikaskuntza, Baiona
  • Antolatzailea: Eusko Ikaskuntza - Barkoxeko herriko etxea
  • Laguntzaileak: Euskal Kultur Erakundea


Informazioa gehiago Eusko Ikaskuntzaren webgunean eta izen-emateko orria hemen.


Comments are not allowed here

Hemeroteka
Mascarades de carnaval, de village en village (2009/01/08)
Saga historique et dansée (2009/01/07)
Indiako dantzen erritmora (2009/01/07)
Dantzan, kimu berrien zain (2009/01/06)
Barkoxeko maskaradak Zuberoan zehar ibiltari (2009/01/06)
Urtarrilaren 17 eta 18an, Urraska ikusgarria iraganen da Baionako Antzokian (2009/01/04)
Inauteri goiztiarrenak (2009/01/04)
Txingoak
Tasna hitzak dantza adierazten du Miresua hizkuntzan Miresua conlang bat da, alegia, artifizialki sortutako hizkuntza bat. Miresua euskara eta finlandiera nahastuz sortzen dihardu Mariskak, eta orain dantzarentzat hitza sortu du: tasna.
Dantzari bat errektore - Saski-Naski Iñaki Goirizelaia dantzaria EHUKo errektore izendatu dutela eta dantzari izatea eta komunikabideen aipamenen inuguruko gogoeta egin du Josu Orbek bere blogean.
Iñaki Goirizelaia izango da EHUko errektore berria Mungiako Amilotx dantza taldeko zuzendaria da, eta semeak aurreskua dantzatu dio hauteskundeak irabazi ondoko ekitaldian.
Efemeridea. Juan Inazio Iztueta 1767ko azaroaren 29an jaio zen - Euskonews Gipuzkoako dantza gogoangarrien liburua idatzi zuen Zaldibiako dantza-maisuak.
Nafar periferiatik - Etorkizuneko dantzak Bixente Serrano Izkok bere "Nafar periferiatik" blogean etorkizuneko dantzen inguruan galdetzen dio bere buruari.
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak