Badator udako dantza denboraldia

dantzan.com  2008/04/30

Maiatzarekin batera hasten da dantza tradizionalen emanaldi eztanda. Legazpiko ezpata-dantza eta kapela-dantza eta Beasaingo Loinaz jaietako ezpata-dantza eta soka-dantzak dira asteburu honetako emanaldietako batzuk, eta aurten nobedade bat Andoain aldean, Santa Kurutzetan ezpata-dantza aterako baita.

Santa Kurutz (maiatzak 3) izaten dira udako festen hasiera sinbolikoa, eta gainera aurten, Santa Kurutz jaiekin batera datoz igokunde jaiak. Inauteriak goizo, aste-santua goizo eta ondorioz, igokunde, mendekoste eta korpus ere berehalakoan datoz.

 

Loinaz jaiak Beasainen

 

Aurtzaka dantza taldeak bere blogean jaso du

datozen egunotan, Beasaingo Loinaz jaietan ikusi ahal izango den dantza emanaldi egitarau oparoa.

 

Legazpi ezpata-dantzaSanta Kurutz jaiak Legazpin 

 

Santa Kurutz egunean Legazpiko ezpata-dantza eta soka-dantza ikusteko aukera izaten da Euskal Herria plazan. Biharamunean kapela-dantza eta Santa Kurutz ondoko lehen igandean Mirandaolan dantzatu ohi da ezpata-dantza.

 

Ezpata-dantza Andoainen

 

Santa Kurutz jaiak ospatzen dira Andoain-en ere, eta aurten berritasuna izango da, Santa Kurutz egunea ospatzeko ezpata-dantza aterako baitu Urki dantza taldeak eskopetero taldearekin batera.

  • Maiatzak 3, larunbata, 10:30etatik aurrera.

 

Eibar soka-dantza santa kurutzSoka-dantza Eibarren

 

Eibarko Mandiola auzoan, Santa Kurutz ermitan, jaiak ospatzen dira asteburuan, eta igandean, ohi denez soka-dantza egingo dute auzotarrek Kezka dantza taldeko kideek gidatuta.

 

Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak