Txakolin(a): Mozkortien dantza?
Emilio Xabier Dueñas 2008/04/17
Garai batean zapore latz eta elaborazio handirik gabekoa zen txakolin(a); gaur, bilakaera txalogarriari esker, hemengo gastronomian ohiko kontsumoko osagai nabarmenetako bat da. Gauzak horrela, azken urteotan jatorrizko izendapena duen eskualde bakoitzak (Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina) denboraldiko uztaren eta emaitzaren aurkezpena egiten du, eta leku horietan izan ohi da, Bakion, Zarautzen… non, azken urteotan eta behin baino gehiagotan dantzatu den, izen bera daraman dantza: "Txakolin(a)".
Sailkapen formulaEremu
geografiko txiki edo handiak hartzen dituzten forma koreografiko edo
funtzionaltasun erritmikoak daude.
Gaur
azaldu nahi dugun gorputz espresio multzo osoa, aspalditik erabiltzen den izendapenez
aipatuko dugu; "Joko dantzak", eta horren sinonimo zehatzak direnak, "Irri
Dantzak", "Jostaketa Dantzak" edo "Kalapita Jantzak".
Orain dela hogei urte inguru, 1989 inguruan egindako eta argitaratu gabeko lan batean, eta beranduagoko jarraipen batean, dantza mota honen organigrama mugatu ahal izateko baliagarriak izan zitezkeen irizpide sorta bat ezartzeko ahalegina egin zen.
Talde handienak bat datoz, alde batetik, geografikoki eremu handiena hartzen dutenekin ("Alki Dantzak", "Irri Dantzak"…) eta bestetik, herri bakoitzeko espezifikoekin (Chula lai, "Maskuri Dantza"…). "Trebetasuna" multzo zehatzari dagokionez, lehia tarteko dela edo lehiarik gabe, gazte eta helduek egina, hainbat izendapen aurkitzen ditugu: "Saskito Dantza", "Aldapeko sagarraren", "Argi Jantza", "Baso Jantza", "Alki Dantza" edo "Godalet Dantza". Katalogazio mota horretan sartzen da eszenan gure "Txakolin Dantza".
Abestia
Azkuek
bere garaian aurkeztu zuen tokian tokiko bilketa lanean jaso zituen aldaera
desberdinekin. Horietako bat, Lumon (B) jasotakoa, "Jai-egunez" izendatzen du,
eta Zumaian (G) eta Garain (B) aurkitutakoak argi eta garbi izendatzen ditu "Txakolin,
Txakolin".
Aurkitutako
kantetako batzuk ikusteko, sorta bat aurkeztuko dut.
Horretarako, 1970eko hamarkadan Loiun jasotako aldaera batekin hasiko gara:
"Txakolin, txakolin,
txakoliñek on egin,
txakoliñek emongotso
Maritxuri zer egin.
Aurten merke, igez karu
ez da inportadutzen,
txakoliñek emongotso
Maritxuri edaten.
Txakote, majote,
txako, txako, txakote,
txakote, majote,
haraxe ta honaxe.
Peruxe, Maruxe,
Peru, Peru, Peruxe,
Peruxe, Maruxe,
haraxe ta honaxe.
Txako, txako, txako,
txako, txako, txakote,
txako, txako, txako, txako,
akabue dok euxe." [1]

Azpimarratzekoa da bi lehen ahapaldiak bat datozela Resurreccion Mª de
Azkuek [2] aurkeztutako batekin:
"Emon emon Pepetxuri
txakolina edaten,
aurten karu dago
baiña eztu inportadutzen.
Txakolin, txakolin,
txako txako txakolin,
txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
…"
"Txakolin Dantza". Aldana auzoa. Amorebieta.
Arg.: Emilio Xabier Dueñas
Horrez gain, horrelako antzekotasun bat azpimarratu behar dugu Bizkaian barrena bildutako beste aldaera batekin. Zati batek osagai berberak dituen bitartean, "on egin" hori edo zintzarriko kontuei dagozkionak, gainontzekoak aldaketa txiki zein nabarmenak izan ditzake.
"Txakolin, txakolin,
txakoliñek on egin,
txako ta txako,
txako ta txako,
txakolin, txakolin,
txakoliñek on egin.
Azunb’erdi sabelean,
koartillo t’erdi pitxarrian,
txakolin,
txakoliñek on egin."
(Zeanurin jasotako aldaera [3])
Bukatzeko, dokumentazioan ageri den zaharrena. Konparazioa egiteko, J. I. de Iztuetak idatzitakoa eskaintzen dut:
"Txakolin, txakolin,
txakoliñak on egin:
Maritxo, arintxo
da Martintxo.
Ase naiz nafarrez:
txuri gorri ta beltzez
jarri naute miñez, gabe
ere onik ez."[4]
Aurreko
aldaeretan bezala, pertsonen izen edo deiturak beste zeregin batzuekin
gainezartzen dira.
Tokia eta denbora
Aurretik aipatutako ikerketari esker, Bizkaiko lurraldean "Joko dantza" honen inguruko zenbait datu aurkitu ditugu, batez ere eskualdeetan, eta baita Araba eta Gipuzkoako zenbait tokitan ere.
Ekin
diezaiogun, lehen eta behin, dantza eta bere ingurunea mugatzeari. Horretarako,
kontuan hartu behar da bildutako informaziori esker ziurtatu daitekeela, umeari
jaiotzen zenetik abesten zitzaiola kanta hau, eta, aldi berean, etzanda
zegoela, oinak mugitzen zitzaizkiola, hankak elkar gurutzatuz, doinuak
markatzen duen erritmoan. Beste batzuetan, kanta bezala baino ez zen ezagutzen.
Baina, nortzuek dantzatzen zuten benetan "Txakolin Dantza"? Adinari dagokionez, gora behera handiak izaten ziren, baina, orokorrean, gazteak eta, batez ere, helduak izan ohi ziren dantzatzen zutenak. Sexuari dagokionez, gizonezkoak nabarmen. Hala ere, emakume batzuek ere ezagutzen eta dantzatzen zuten, baina, tabernan egitekoa baldin bazen, gizonek bakarrik dantzatzen zuten.
Testuinguruari
dagokionez, jai girokoa zen nabarmen, hau da, zenbaitetan plazako erromeriatik
hurbil zegoen girora mugatzen zen, edo giro itxiago eta pribatuago batean beste
batzuetan: familia arteko bilkura edo lagun artekoa, jai bat, e. a. Horrek ez
du esan nahi, inondik inora, ez zegoenik beste ingurune eta testuinguririk,
Iztuetaren XIX. mende hasierako deskribapenean antzeman daitekeen modukoa: "Chacolin
au dantzatzen-da joistallu gauetan guela auzbakideco edo consistorialetan, eta bestelako
denbora, araco zedenan edo broman egon oidiradenetan..."
[5] Kontu hau Juan A.
Urbeltz-ek ere zehazten du, dantzatzeko espazio bezala taberna eta
sagardotegiak aipatzen dituenean [6].
Gorputzaren
kontrola eta baldintza fisikoei dagokienez, aipatu beharrekoa da hainbat
informaziok mozkorkeriarekin lotzen dutela, apustua tarteko dela edo ez dela,
dantzatzeko orduan.
Dantzaren
alderdi ludikoari lotuta ala lotu gabe, jasotako azken albisteen arabera
antzeko koreografiak dituzten dantzak daudela aipatu daiteke: Eskoziako eta
Irlandako Sword Dance; Kataluniako Ball de bastons edo Ball de l’Hereu Riera; edo
Finlandiako Tikku Tanssi.
"Joko dantza" honek garai zehatz batean izan zuen hedadurak gure nagusien artean nahiko ezaguna zela erakusten du, eta orain gutxi arte iraun du.
Arg.: Emilio Xabier Dueñas
***
[1] Aldaera hau Beti-Jai Alai E.D.T.-k jaso zion Eleuterio Begoñari, Loiukoa bera, Larrakoetxea auzoko Zabale baserrikoa. Ondoren, ordurako Eleuterio hilda zegoela, 1986ko uztailean eta honako artikulu honen egileak, Eleuterioren anaia “Juanito” Begoña Eguzkitzari egindako elkarrizketaren bidez aldaera hori berretsi zuen, zati batean bakarrik bada ere.
[2] (1968) Cancionero popular vasco, I liburukia, 314 orr.; (1989) Euskalerriaren Yakintza, IV liburukia, 59. orr. eta partitura 407. orrian; eta (1921) Cancionero popular vasco. Canciones Selectas. Danzas Cantadas, 227. orr.
[3] Juantxu Astondoa eta Bitori Artetxek abestutako aldaera, eta lehenengoak dantzatutakoa. Egileak jasotako informazioa 1986an: Danzas-juego de Bizkaia. Argitaratu gabea.
[4] Gipuzkoako Dantzak. 32-33. orr.
[5] Viejas Danzas de Guipúzcoa. Gipuzkoako Dantza Gogoangarriak. 254. orr.
[6] Danzas de Guipúzcoa-Gipuzkoako dantzak.

