Stonehengen dantzan Udako solstizioan

dantzan.com 2009/06/22

Udako solstizioa hainbat tokitan ospatzen da, baina gune batzuk oihartzun berezia izaten dute. Stonehengen, Ingalaterran, adibidez milaka lagun biltzen dira historaurreko megalito ikusgarrien inguruan eguzkiaren ezkutatze eta agertze orduetan. Morris dantzariak ere bertan izan ohi dira.

Aurtengoa errekorra izan omen da eta 36.500 lagun bildu dira Stonehengen Udako solstizioari ongi etorria ematera. Goizeko bostetan, eguzkia irtetear zegoela, inguru guztiak kolapsatu dira. Druidaren zeremoniak eta  morris dantzarien ekinaldiak izaten dira ekitaldi ia-bakarrak. Eguzkiaren iratzartzea izan ohi da interes gune nagusia. Hala ere, bestelakorik ere izango da, poliziak 37 lagun atxilotu baititu, liskarrak sortu eta droga kontuekin.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Stonehengen dantzan Udako solstizioan

© by-nc-sa *Tom* http://www.flickr.com/photos/chough


Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak