Soka ikuskizunak epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu du Valladolideko Nazioarteko Jaialdian
Kukai dantza konpainiak Soka bere ikuskizun berriarekin hartu du parte Valladolideko Nazioarteko Antzerki eta Kaleko Arteen jaialdian. Ostiral eta larunbatean eskaini zituen emanaldiak. Jaialdiko epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Kukairen azken ikuskizunari.
"Tadizioan oinarrituz dantza gaurkoa eta gaztea" eskaintzea nabarmendu du epaimahaiak, eta Soka-ren originaltasuna, freskotasuna eta musikari zein dantzarien jarduna goraipatu dute.
Valladolideko jaialdiak 250 emanalditik gora ikusi ahal izan dira, sekzio ofizialean mundu osoko 53 ikuskizunek hartu dute parte, eta haien artean Kukairen Soka-k jaso du aipamen berezia.


Erantzunak