Santibate, zirtzilen besta Donibane Garazin
Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendia, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko.
Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emaiteko xedearekin lan egiten du.
SANTIBATE otsailaren 5ean iraganen da Donibane Garazin.
Lehengo garaietan, zirtzilak etxez etxe pasatzen ziren xerriki eske. Gaur egun besta horren ospatzen segitzen dugu Donibane Garazin, dantzan, kantuz, Santibateko bertso zaharren plazaratzen eta xerriki eske ibiliz karrikaz karrika.
Jende gehiago gomitatu nahi dugu gertakari hortara.


Erantzunak