Ordiziako Santaneroen esku-dantza: historia eta erakusketa
Santanazaleen Kofradiaren 500. urteurrena dela eta erakusketa eta historiaren inguruko testu bat prestatu dute kofradiako kideek. Patxi Garmendia "Mendigar"-ek esku-dantzaren historiari buruzko testua idatzi du eta erakusketarako prestatu dituzten panelak helarazi dizkigu Joseba Juarez kofradiako kideak. Horra bi material horiek.
Santanazaleen 500. urteurrena antolatzeko batzorde bat sortu da eta honako hauek osatu dute:
- Udal Kultura Teknikariak: Iñaki Hidalgo eta Jesus Mª Lariz
- Historialaria: Patxi Garmendia, "Mendigar"
- Musikariak: Gotzon Korta, Kepa Korta eta Ana Lekuona
- Dantza Maisuak: Jose Luis Sanz, Jesus Mª Eguren, Jesus Mª Garate eta Joseba Juarez
- Diseñua eta erakusketa: Eukene Lekuona
Batzorde honetatik koordinatu dira santanazaleen urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak. "Santanazaleen Kofradia 1509-2009 erakusketa Ordiziako D'elikatuz zentroan dago ikusgai eta irailaren 14 arte izango ditu ateak irekita. Hona bertan ikusi daitezkeen paneletako batzuk:
Bestalde Patxi Garmendia "Mendigar"-ek esku-dantzaren historiari buruzko testua idatzi du eta bildutako eta biltzen ari diren argazkiekin batera argitalpen bat prestatuko dute udazkenean. Hona Patxi Garmendiak santanazaleen historiaz idatzitakoa.
- Esku-dantza de Santaneros. Patxi Garmendia "Mendigar"


Erantzunak