Santa Grazik emango ditu 2011ko maskaradak

dantzan.com 2010/04/28

Larrainek Zuberoan egin beharreko emanaldiekin bukatuta —Zuberoatik kanpo, Iruñean emango dute azken-azkena—, datorren urteko maskaradak nork emango dituen ere jakinarazi du Xiberoko Botzak: Santa Grazik.

Lasartikok <dantzan> posta zerrendan aurreratu digu, Larraineko azken emanaldiekin ez direla aurtengo maskaradak bukatu:

"Igandean izan zen Larrainen aurtengo Zuberoako azken maskarada…azkena ez! Aurten Zuberoak badu beste herri bat, Iruñea, eta bertan eginen dute Larraineko gazteek azken maskarada bat maiatzaren 22an, Ortzadarrek gonbidatuta. Ohikoa den bezala goizez barrikadak izanen dira Alde Zaharreko kaleetan zehar eta arratsaldez maskaradaren ekitaldi nagusia Burgoen plazan, Udaletxearen ondoan."

Uda pasa arte atsedena hartuko dute Larraindarrek, eta uda ondoren Pastorala prestatzeari ekingo diote. Telesforo Monzon-ek bizitzaren inguruan izango da Larraindarrek prestatuko dute pastorala.

2011ko maskarada nork emango duen ere jakinarazi du Xiberoko Botzak. Larraindarrak "menditarrak" badira, datorren urteko maskaradariak ere halaxe dira, Santa Graziko gazteek antolatuko baituzte maskaradak.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak