Zortzikoa eta sagar-dantza Arizkunen
Asteartita, inauterietako asteartea, Arizkunen eta ohi bezala, hartzaren eta mozorroen kalejiraren aurretik, sagar-dantzariak atera dira zortzikoa eta sagar-dantza dantzatzera. Horra zenbait argazki eta bideo.
Arizkungo inauterietan danbolin-nagusien papera (damuinenausie bertako hizkeran), eskea, sagar-dantza, hartza eta hartzazaina, damak eta inauteriaren inguruko beste hainbat kontu interesgarri jaso dituzte Baztango Haizegoa blogean.
Sagar-dantzariak, kapela luze apainduak jantzita, botileroa eta txistulariek lagunduta, herriko kaleak pasa dituzte zortzikoa eta sagar-dantza eginez, eta geldi aldietan eztarria sagardoarekin freskatuz. Sagar-dantzarien beren lana bukatu ondoren atera dira inauterietako mozorroak eta hartza.



Argazkiak: Iñaki Zugasti. Bideoa: Arantza Uriguen.


Erantzunak