Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute

Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute

dantzan.com 2006/05/10

Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, Logroñoko Dantzaren Etxeak bi dantzari ohi "Ohorezko Lagun" izendatu zituen: Primin Treku (Zarautz, 1930) eta Aurora Pons (1936).

Angel Corella Logroñoko Dantzaren Etxetik jakinarazi dutenez, Pirmin Treku zarauztarra eta Aurora Pons dantzari ohiek jaso dute aurten Dantzaren Nazioarteko Egunean izendapen berezi hau eta erakunde horren errekonozimendua.

Pirmin Treku Sadler's Wells Ballet-eko (gaur egun Londres-eko Royal Ballet dena) dantzari printzipala izan zen 1948 eta 1961 bitartean. Gerra Zibilaren ondorioz iritsi zen Ingalaterrara Pirmin Treku eta Ninette de Valois-en gidaritzapean hezi zen ballet-ean, eta besteak beste “La fête étrange” dantzatzen nabarmendu zen. Horixe bera dantzatu zuen bere azken emanaldian, Convent Garden-en agurra esateko eskaini zuen dantzaldian.

Eszenatokietatik lesio baten ondorioz erreterio hartu zuenean Portugalen dantza eskola ezarri zuen eta bertan jardun du 40 urtetan. Hamaika dantzari bikain sortu dira tarte horretan haren eskolatik, Porton. Gaur egun Zarautzen bizi da berriz Pirmin Treku.


 



Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute

Pirmin Treku


Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak