Pirmin Treku hil da
dantzan.com 2006/07/13
Gaur goizean eman du azken hatsa Pirmin Trekuk, Royal Ballet-eko dantzari izan zen zarauztarrak. Umetan, gerra zibiletik ihesi iritsi zen Ingalaterrara eta Ninette de Valois-en eskutik baletean trebatuta Wells Ballet-era (gaur egun Londres-eko Royal Ballet dena) iritsi eta dantzari printzipala izan zen bertan. Portugalen 40 urtez bizi izan zen eta hamaika dantzari bikain sortu da Porton zuen eskolatik. Orain 3 urte itzuli zen Pirmin Treku bere jaioterrira, Zarautzera eta bertan hil da 76 urte zituela.
Pirmin
Treku Sadler's Wells Ballet-eko (gaur egun Londres-eko Royal Ballet
dena) dantzari printzipala izan zen 1948 eta 1961 bitartean. Besteak beste “La fête étrange” dantzatzen nabarmendu zen. Horixe bera
dantzatu zuen bere azken emanaldian, Convent Garden-en agurra esateko
eskaini zuen dantzaldian.
Portugalen dantza eskola
ezarri zuen eta bertan jardun du 40 urtetan. Hamaika dantzari bikain
sortu dira tarte horretan haren eskolatik, Porton.Herritik atera zenetik ia 70 urte pasa ondoren itzuli zen berriz ere Zarautzera, bertan bizi izatera. Azken hilabetea gaixo pasa ondoren gaur goizean hil da Pirmin Treku edo Fermin Aldabaldetreku.
Euskal Herria bizi izan den denbora apurrean zenbait elkarrizketa mamitsu egin dizkiote hemengo komunikabideetan eta orain bi hilabete Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, Logroñoko Dantzaren Etxeak "Ohorezko Lagun" izendatu zuen Primin Treku. Hona hemen Pirmin Trekuren inguruko zenbait albiste eta elkarrizketa interesgarri.
Pirmin Treku: "Urteak pasa ahala, herrimina areagotzen ari zait" Txaparro, Xabier Etxabe, 2003/10/03.
- Pirmin Trekurekin lotuta irakurri hemen Pirmin Trekuri buruz Luis Iriondok Juan Antonio Urbeltzen Dantzak liburuaren hitzaurrean kontatzen duena.
Pirmin Treku, dantzari baten ibilerak. Argia, Oier Araolaza, 2003/11/15
- Portoko Espresso egunkarian O bailarino basco izenburuaz argitaratu zuten erreportajea Pirmin Trekuri egin zitzaion omenaldiaren inguruan.

Pirmin Treku: "Konpainia on bat ikusita ezinezkoa da baleta ez gustatzea". Argia, Amets Arzallus, 2004/07/22.
Pirmin Aldabaldetreku, ex bailarin:«Para bailar bien hace falta, sobre todo, cabeza». Diario Vasco, Mitxel Ezquiaga, 2005/12/03
Pirmin Aldabaldetreku: «Egin nahi nuena egin eta gero, etxean nago». Berria, Amagoia Iban, 2006/03/05.
-
Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute. dantzan.com, 2006-05-10
Pirmin Trekuren gorpua erraustu egingo dute, eta bihar uztailaren 14an, egingo zaio azken agurra arratsaldeko 19.00etan, Zarauzko hilerrian.


Oihartzuna medioetan
Pirmin Treku hil da
Sustatu, 2006-07-13
http://www.sustatu.com/1152801630
Gerrak dantzan ibilitako artista
Atzo goizaldean hil zen Pirmin Aldabaldetreku, ballet klasikoko dantzari zarauztarra
Berria, 2006-07-14
http://www.dantzan.com/hemeroteka/gerrak-dantzan-ibilitako-artista
Fallece el bailarín Pirmin Treku en su casa de Zarautz, a los 76 años
Después de haber vivido en londres y en Oporto , el artista volvió a su localidad natal en 2004
Noticias de Gipuzkoa, 2006-07-14
http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-el-bailarin-pirmin-treku
Fallece de un infarto el bailarín Pirmin Treku
Diario Vasco, 2006/07/14
http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-de-infarto-pirmin-treku