Pausoz pauso, Urraska

dantzan.com 2009/01/09

Heldu den urtarrilaren 17an eta 18an estreinatuko dute Baionan, Zarena Zarelako elkarteak ekoiztutako Urraska ikuskizuna. 1910-1960 urteetako euskal familia baten bizitza kontatuko dute bertan. Dantza, musika eta ipuinak dira ikuskizun honen osagaiak.

Benoit Lamerain Getariarra da proiektu honen sortzailea. Azken hamar urteak talde ezberdinekin elkarlanean aritu ondoren, bere ikuskizuna aurrera ateratzea jarri zuen helburu duela bi urte. Elkarlanerako nahi zituen dantzariak eta musikariak hautatu (20 dantzari eta 8 musikari) eta lanean jarri ziren.

Heldu den urtarrilaren 17an estreinatuko dute Urraska ikuskizuna Baionako antzokian. Bertan 1910 eta 1960 urteen arteko Mundakako euskal familia baten istorioa kontatuko dute. Ikuskizuna bost zatitan banatuko da eta bakoitzak familiako pertsonai bat aurkeztuko du.


Istorio hau kontatzerako unean, pisu berezia hartuko du narratzaileak. Koldo Amestoy ipuin kontalaria jardungo da lan horretan. Gainera, berak atondu du ikuskizunaren gidoia ere. Dantza ikuskizun baten narrazioa eramatea ez da lan berria Ameztoyrentzat, izan ere Argia dantza taldearen Khondarian ikuskizunean (1999 - 2002) kontalaria izan zen bera.

Koldoren ahotsak gidatuko ditu, beraz, dantzari zein musikariak. Dantzak euskal dantza tradizionaletan oinarrituta egonen dira, baina izanen dira munduko beste tradizio batzuetako eraginak ere. Musikan sorkuntza berriak eta doinu berlanduak topatuko ditugu.

Urraska ikuzkizuna. Urtarrilaren 17an (20:30etan) eta 18an (17:00tan) Baionako antzokian.

Xehetasunak :

  • Zarena Zarelako : 06.26.89.10.77.
  • Elkar Megadenda : 05.59.59.35.14.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak