Oriz-eko putti dantzariak ikusgai
Nafarroako Museoak deialdi berezia egin du, Escena jaialdiarekin bat eginez, eta jaialdiko ekitaldiren bat ikusteko sarrera dutenek Museoan sartu eta Oriz-eko putti dantzariak ikusteko aukera izango dute.
Putti-ak, ume tankerako apaingarriak dira, biluzik eta zenbaitetan hegoekin, Cupido edo maitasun iratxoen itxuran, Errenazimendu eta Barrokoan han eta hemen iruditu zirenak. Nafarroan ezagunak dira Oriz-eko Jauregian agertu zirenak, XVI. mendekoak izan daitezkeenak, eta gaur egun Iruñean, Nafarroako Museoan daudenak. Dantzan ageri dira Oriz-eko putti-ak, txintxarriak hanketan dituztela, zapi tolestu baten bidez elkarri eskua emanda, soka-dantzan ageri direla.
Erantzun
dantzan.com.
Elementu hau lizentzia honekin banatzen da
Creative Commons Lizentzia
Elementuaren zita.
dantzancom. (2013/03/04). Oriz-eko putti dantzariak ikusgai. 2013/05/19 dantzan.com-tik ekarria. Webgunea: http://www.dantzan.com/albisteak/oriz-eko-putti-dantzariak-ikusgai.

