Mikel Aristegiren azken lanak Bilbon eta Gasteizen

dantzan.com 2008/11/05

Mikel Aristegi koreografo donostiarrak zenbait emanaldi eskainiko ditu datozen egunotan Bilbo eta Gasteizen. Uneven eta Euskalerria koreografiak aurkeztuko ditu. Azaroaren 6an Artium musoean izango da, Gasteizen, eta azaroaren 8an eta 9an Bilbon, La Fundicion-en.

Dantzari eta sortzaile ibilbidea Alemanian eta atzerrian burutzen ari den euskal koreografo eta dantzaria da Mikel Aristegui. Datozen egunotan Gasteizen eta Bilbon eskainiko dituzten emanaldietan Aristegik berak eta Fearghus Ó Conchúir koreografo irlandarrak sortutako lanak bildu dituzte. Bi bakarkako lan eta binakako beste bi lan dira. Gizonaren inguruko gogoetak dituzte abiapuntuan, beren jatorriak eta beraien modukoekiko harremanak. Match eta Uneven dira binakako lanak eta Euskalherria eta Cosán Dearg bakarkako lanak.

Match
  • Koreografia: Fearghus Ó Conchúir
  • Dantzariak: Fearghus Ó Conchúir & Matthew Morris
  • Musika: Iarla Ó Lionáird 

Euskalherria

  • Koreografia eta interpretazioa: Mikel Aristegui
  • Musika: Pastor Martín 

Cosán Dearg

  • Koreografia eta interpretazioa: Fearghus Ó Conchúir
  • Musika: Iarla Ó Lionáird
  • Ekoizpena: Corp Feasa eta Projets Arts Centre eta "The Arts Council of Ireland"-ek babestua

Uneven

  • Koreografia: Mikel Aristegui
  • Dantzariak: Mikel Aristegui & Matthew Morris
  • Musika: The Snoopy Lads; Hendryk Ekdahl & Basty von Noeten
  • Jantziak: Claudia Preuß 

A Man’s touch

  • Fearghus Ó Conchúir, Matthew Morris eta Mikel Aristegui.
  • Improbisazioa

 

 

Emanaldiak:

  • Azaroak 6, 20:00, Artium museoa, Gasteiz.
  • Azaroak 8, 20:30, La Fundicion, Bilbo.
  • Azaroak 9, 20:30, La Fundicion, Bilbo.

 

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak