Mihimena ikusgarria prestatzen ari da Arrola dantza taldea
dantzan.com 2008/03/04
Baigorriko dantza taldea ikuskizun berri bat prestatzen ari da buru-belarri. Mihimena du izena ikusgarriak eta Baigorren bertan estreinatuko da 2008ko apirilaren 12 eta 13an, Basaizea elkarteak antolatu ohi duen kulturaldiaren baitan.
Ardogileentzat lur emankorra da Baigorriko harana eta mahastizaintza izango du ardatz Arrola dantza taldearen ikuskizun berriak.
"Mahastizaintzarako
gustua eta ofizioa, dantzarako gustua eta afizioa helduek behar diete
gazteeri eman. Atzoko ohidurak eta lan jakitateak elgarri pasatuz eta
elgarrekin landuz sortzen da herritar kultura, dantzaz, soinuz eta
kantuz alaitzen dena."
Arrola dantza taldeak 65 urteko ibilbidea badu ere, aurten lehen aldiz heldu diote mota honetako sorkuntza bati. "Ardantza
eta dantza, elkar lana eta besta, bata bestearen sustatzaile dira eta
bi bizi-iturri horiek uztartuz gero, ez gaude etorkizun eder baten
menturarik gabe, Baigorri aldean ere."
Patxi Laborda dantza maisuaren laguntzarekin ari dira prestatzen ikusgarria Arrola dantza taldeko kideak.
Aldudarrak-en eskutik mahasti lanen irudiak eta soinuak bilduko dira ikuskizunean. Soinu horietan oinarrituta
Estitxu Alfaro, Joxe Cazaubon, Johañe Etchebest eta Antton Curutcharryk prestatuko bi dantza sorkuntza jasoko ditu ikuskizunak.
Zuzeneko musika
Mihimena dantza sorkuntzan mahastizaintzarekin lotutako soinu
batzuk grabatuta erabiliko badira ere
musika oro har zuzenean joko da. Mañolo Espelet, Paxkal Indo, Patxi Bidart eta Aiko taldeak prestatutako doinuak honako musikari taldeak haizatuko ditu:
- Xirula: Xan Errotabehere
- Esku soinua: Sylvie Cherbero, Mirentxu Lazkano, Maddalen Dupuy
- Tuba: Mintxo Garaikoetxea
- Tronpeta: Iñaki Goikoetxea
- Kontrabaxua: Andde Carrère
- Arrabita: Xebastien Othaburu
- Txalaparta: Paxkal Indo
- Gaiteroak: Patxi Bidart, Betti Bidart, Philippe Dupuy
- Trikitilariak : Ibai eta Oihan Indart
Arrola dantza taldea ensaioetan,
errepikatan buru belarri sartuta dago dagoeneko eta ikuskizunaren sortze prozesuaren jarraipena egin daiteke
beren blogean. Ikusgarriko txartelak salgai daude

dagoeneko:
- Baigorriko Basaizea elkartean.
- Donibane-Garaziko Irulegiko irratian.
- Baionako Elkar liburu dendan.
Prezioa :
- Martxoan : 15 €
- Apirilean : 17 €
Mihimena
Arrola dantza taldea
Baigorriko ezker-paretan
2008ko apirilaren 12an eta 13an