Maskaradak 2009 Barkoxeko gazteen eskutik

dantzan.com 2009/01/05

Urtarrilaren 11an abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Aurten Barkoxeko gazteek hartu dute maskaradak prestatu eta herriz herri eramateko ardura. Hona hemen Barkoxeko Etxahun elkarteak jakinarazi duen 2009ko Zuberoako Maskaraden egutegia:

Barkoxen hasi eta Barkoxen bukatu 12 agerraldi aurreikusi dituzte eta Eskiula, Ezpeize, Urdiñarbe, Atarratze, Muskildi, Altzürükü, Ligi, Maule, Larraine eta Idauze bisitatuko ditu Barkoxeko maskaradak.

 

  • Urtarrilak 11, igandea: Barkoxe
  • Urtarrilak 18, igandea: Eskiula
  • Urtarrilak 25, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 1, igandea: Urdiñarbe
  • Otsailak 8, igandea: Atharratze
  • Otsailak 15, igandea: Muskildi
  • Martxoak 1, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 8, igandea: Ligi
  • Martxoak 14, larunbata: Maule
  • Martxoak 22, igandea: Larraine
  • Martxoak 29, igandea: Idauze
  • Apirilak 12, igandea: Barkoxe

 

Ohitura den bezala emanaldi guztiak igandean dira, Maulekoa salbu. Maulera neskenegunean edo larunbatean iritsi ohi dira maskaradak. Ordutegian gora-beherak izaten badira ere, Barkoxeko Etxahun elkartetik hauxe aurreikusi dute:

  • 9:00etan Barrikadak, Kerestuen jokoak eta Aitzindari beltzen dantza. (Barkoxen hainbat barrikada egingo direnez 9:00etan jarri dute hasiera ordua, baina beste herri batzuetan 10:00etan hasiko dira)
  • 15:30etan emanaldi nagusia.

Badira 13 urte Barkoxek azken maskarada eman zuenetik. 1995ean antolatu zuen Barkoxek azken maskarada eta gogotsu hartu dute 2009ko maskaradak antolatzeko erabakia. Dantza tradizio sendoenetakoa duen herrietako bat da Barkoxe eta Zuberoako beste herrietako biztanleek ikusminez espero dute maskarada beraien herrira etorriko den eguna.

2009ko maskaradak mapan:

 

near map

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak