Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mal Pelo, 2009ko Espainiako Dantza sarituak irekiko du Dantzaldia 2010

Mal Pelo, 2009ko Espainiako Dantza sarituak irekiko du Dantzaldia 2010

La Fundicion 2010/02/02

He visto caballos gizon eta emakume baten arteko harremanera hurbiltzen gaituen poema bat da. Beren nahien kontrara, bananduta egotera behartu ditu bizitzak. Pieza mugimenduaren bidez, hitzaren bidez eta argiztapen, bideo eta soinuaren berariazko erabileraren bidez idatzi da, eta pertsonaia biek elkarri bidalitako gutunetan inspiratzen den poemak maitasunaz eta erresistentziaz hitz egiten digu.

Bergerrek liburuaren eskuizkribua bidali zien María Muñoz eta Pep Ramisi eta hura izan zen "He visto caballos" ikuskizunerako lan-oinarria. Aurreko ikuskizun batzuetan ere erabili dituzte haren testuak Mal Pelokoek – "Atrás los ojos (2002)" eta "Testimoni de llops" (2006)– eta oraingoan berriz ere eduki dute idazlearen kolaborazioa abiatze-ideiak definitzerakoan.
 
Zaldien irudiak askatasun-metafora bezala agertzen dira, izaki banandu biek distantzian eraiki behar duten sekretuaren metafora bezala.
 
Ikuskizunaren izenburua Johnen beraren olerki batetik dator. Bere bertsoetariko batean dioenez, «Zaldiak ikusi ditut, leku bitan aldi berean».

 

Dantzaldia 2010

Otsailak 7, igandea – 20:00etan
Euskalduna Jauregia
Mal Pelo / María Muñoz – Pep Ramis / Girona
“He visto caballos”
Espainiako Dantza Saria 2009


Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak