Look, Asier Zabaletaren lan berria

dantzan.com  2006/05/12

Maiatzaren 5ean egin zen aurre-estreinua Artelekun, baina maiatzaren 13an, larunbatean egingo da Asier Zabaletaren Ertza konpainiaren lan berriaren estreinaldi ofiziala Donostian, Gasteszena aretoan.

Look, Asier Zabaletaren lan berria

Look - Ertza

Itxura eta itxurakeriaz egin du gogoeta Asier Zabaletak Look piezan.  Gaur egun itxura egiteak nortasun propioaren aurrean duen garrantziaz hitzegiten du. Jarrera estereotipatuak nola ikasten ditugun, eta jarrera horiek zenbateraino gure jokamodu arruntetan barneratzen ditugun. Gizabanakoak bere itxura, izatearekin nahasten duen mugaz hitzegingo dugu; eta itxura, izateko era baten ondoren datorren edo eta alderantziz norbait bere buruaz irudika dezakeen zerbait izatera iritxi daitekeen “look” zehatz baten bitartez.

Dantzaz, bideoaz eta antzerkiaz baliatuko dira dantzariak bere gogoetak agertarazteko. Donostian, Gasteszena izango da Look lanaren lehen emanaldia, maiatzaren 13an, larunbatean, arratsaldeko 20.00etan.

Elementu erlazionatuak
  • Itxura itxurakeria bihurtzen denekoa

  • Asier Zabaleta

    Ezkion jaio zen 1972. urtean. Arte Ederrak ikasi zituen eta musika, antzerkia eta dantzan formatu zen Donostia, Bilbo eta Zurichen. 1994tik hainbat konpainiarekin lan egin zuen, Arteszena, Maskarada, Hojarasca, Adeshoras, Cia. de Vicente Sáez,… 1999 eta 2004 bitartean Suitzako, Geneva-ko Alias konpainiarekin jardun zuen. Koreografo lanetan bost proposamen aurkeztu ditu orain arte: Danada (1998), Belaki efektua (1999), Ego (2003), Ego-tik (2004), Babia (2005) eta Look (2006)

Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak