Hemen zaude: Hasiera Albisteak Libertimendua Kanalduden: bolantak, bertsoak eta zirtzilen jokoak

Libertimendua Kanalduden: bolantak, bertsoak eta zirtzilen jokoak

dantzan.com 2010/04/06

Donibane Garazi eta Donapaleuko Libertimenduen inguruko erreportajea prestatu du Kanaldudek. Antton Luku eta Mattin Irigoien elkarrizketatu ditu Iban Lamarquek eta 2010eko bi emanaldietako irudiekin osatu dute saioa. Iñaki Etxelekuk eman digu Kanaldudek argitaratu dituen bideo hauen berri.

Dantzari izana, idazlea eta irakaslea, Libertimenduaren berpiztea sustatu du Antton Lukuk Donibane Garazin. Mattin Irigoien idazle eta antzerkigileak Garaziko ereduan oinarrituta beste horrenbeste egin du Donapaleun. Libertimendua zer den, dantza, bertsoak eta zirtzilen jokoak, inauteriak, ospakizun horien funtzioak eta beste hainbat kontu interesgarri aipatu dituzte Lukuk eta Irigoien-ek elkarrizketan. Libertimenduetako irudiekin osatzen da saioa. Bi zatitan prestatu du Kanaldudek emanaldia:

Leihotik : Libertimenduak (1.partea)

 

Leihotik : Libertimenduak (2.partea)

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

Erlazionatutako elementuak

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak