Libertimendua Donibane Garazin

Garaztarrak 2010/02/08

Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendia, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emaiteko xedearekin lan egiten du. Libertimendua otsailaren 14an iraganen da igandez, Donibane Garazin

Bolanta, Baxenafartar kabalkadaren pertsonai nagusia da, Libertimendiaren bitartez goresten dena. Denbora berean, ospakizun horrek erakusten du primaderak neguari gaina hartzen diola, bolantek zirtzilak kanporatzen dituzten bezala.

Programa:
10:30: Garaztarrak dantza taldearen kabalkada Donibane Garaziko karriketan.
11:00: Libertimendia ikusgarria: Antton Luku-ren antzerkia, Nafarroako ikasleek emanik + bertsolariak + Garaztarrak-eko dantzariak
13:00: Lehen aldikotz deneri idekitako bazkari animatu bat antolatzen dugu. Donazaharreko gelan iraganen da. Bazkaria Garaziko Ikastolak antolatzen du.
Izen emaitea beharrezkoa : 06 14 17 44 97 (Sandrine Laxague)

Jende gehiago gomitatu nahi dugu gertakari hortara.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak