Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kukai dantza konpainiak Polonian agurtuko du urtea

Kukai dantza konpainiak Polonian agurtuko du urtea

Kukai dantza konpainia
2011/12/29 16:46
Kukai Dantza Konpainiak 2011. urtea etxetik urrun agurtuko du, Polonian. Izan ere, abenduaren 31 gauean emanaldia eskainiko du Wrocklaw hirian. Dantza Konpainiako bost dantzari abiatu dira Poloniara, Oreka Tx taldeko musikariekin batera. Bi taldeek elkarrekin, 'Hostoak' ikuskizuneko pasarteak eskainiko dituzte urte zahar gauean, Sylwester jaialdiaren baitan.

Jaialdi hau Wrocklaw hiriko enparantza nagusian ospatzen da, eta milaka pertsonek jarraitzen dute zuzenean. Poloniako telebistak ere zuzenean eskainiko du saioa, eta bost milioitik gora lagunek jarraitzea espero dute antolatzaileek.

Poloniatik bueltan, Kukaik Euskal Herrian ikuskizunak ematen jarraituko du. Urtarrilaren 13an Tolosan izango da Hnuy Illa ikuskizunarekin; 20ean Hendaian Hostoak-ekin, besteak beste. Horrez gain, otsailean estreinatuko den Out/In lan berriaren prestaketa lanetan ere badiardu Errenteriako Dantza Konpainiak.

Urte berri on bat opa dizuegu denoi!
Kukai Dantza Konpainia

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.