Komunikazioa-inkomunikazioa estreinaldia
Ikuskizun honetan, hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena? edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu? Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bat da; hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte? Egote-Izate? horretarako; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi? dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari den guztia behatzea?
Eta egitasmo hori, berriz ere, Mikel Laboak irakatsi zigun zerbaitetatik sortzen da: espazio ireki batean jolas egitetik, non ideia eta bizipen desberdinek baitute lekua? Komunikazioa-inkomunikazioa lanean bezala, han galdu nahi dugu arakatzen hasteko. Ez da omenaldi bat, jolasean jarraitzea da, berarekin ikasi genuen jolas batean.
- Egileak: Mireia Gabilondo, Jon Maya
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Koreografia: Jon Maya
- Koreografo gonbidatua: Jone San Martin
- Musika: Mikel Laboa
- Argiztapena: Xabier Lozano
- Jantziak: Ana Turrillas
- Irudiak: Acrónica produkzioak
- Audio diseinua: Xabier Erkizia
- Interpreteak: Aitor Beltran, Miren Gaztañaga, Miren Gaztañaga, Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria, Nerea Vesga.
- Kolaborazioa bereziak: Israel Galván, Kepa Artetxe.
KOMUNIKAZIOA-INKOMUNIKAZIOA from TANTTAKA TEATROA on Vimeo.
Emanaldi egunak:
- Martxoak 1 eta 2, Arriaga Antzokia (estreinaldia) Bilbo
- Martxoak 21, Victoria Eugenia antzokia (Dferia) Donostia
- Apirilak 12, Principal Antzokia, Gasteiz
- Apirilak 20 eta 21, Errenteria Hiria Kulturgunean, Errenteria
Informazio gehiago:
Erantzun
dantzan.com.
Elementu hau lizentzia honekin banatzen da
Creative Commons Lizentzia
Elementuaren zita.
KukaiDantzaKonpainia. (2013/02/18). Komunikazioa-inkomunikazioa estreinaldia. 2013/05/25 dantzan.com-tik ekarria. Webgunea: http://www.dantzan.com/albisteak/komunikazioa-inkomunikazioa-estreinaldia.

