Kanpezuko Ioar dantza taldeak 25 urte

dantzan.com 2009/06/30

Kanpezuko Ioar dantza taldeak 25. urteurrena ospatzen du aurten eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditu heldu den larunbaterako (uztailak 4). Joaldunak, txistulariak, bertsoak, bazkaria eta nola ez, dantza izanen dira egun osoan zehar.

Kanpezuko Ioar dantza taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu heldu den larunbaterako (uztailak 4) bere 25. urteurrenaren karietara. Egun osoan zehar izanen da zer entzun, zer ikusi eta zer dantzatu:

  • 10:30 Joaldunak. Kalejira txistulari, trikitilari, albokari eta gaiteroekin.

  • 12:00 Dantza ikuskizuna: Euskal herriko herrialdeak.

  • 14:30 Bazkari herrikoia.

  • 16:00 Umeentzako tailerrak

  • 18:00 Arabako bertso finalaren errebantxa: Asier Otamendi, Manex Agirre, Oihane Perea, Juan Mari Juaristi, Iñaki Viñaspre.

  • 19:30 "Patxi eta Konpainia"rekin dantza plazan.

  • 23:00 Erromeria Tximeleta-rekin.

  • 02:00 Kontzertuak: Adegüello + sorpresa

 

Informazio gehiago hemen.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak