Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan Carlos Santamaria donostiarrak dantza sari nazionala jaso du

Juan Carlos Santamaria donostiarrak dantza sari nazionala jaso du

Iratxe de Arantzibia 2009/06/25

Aurreko astearten (ekainak 23) jaso zuen Juan Carlos Santamariak (Donostia, 1964) Espainiako kultura ministerioak ematen duen dantza sari nazionala. Dantza koreografien sorkuntza alorreko saria eman zioten.

Teruelgo Santa Maria San Pedro elizan egin zuten aurreko asteartean (ekainak 23) Espainiako kultura ministerioak ematen dituen sari nazionalen entrega.

Banaketa horretan honako sariak eman ziren: Espainiako Letrena, Narratiba, Poesia, Entsaio, Antzerki-literatura, Haurrendako eta gazteendako literatura, Espainiako Historiarena, Komikia, Itzulpena, Itzulpengilearen lana, Irakurzaletasunaren bultzada, Argitalpen lan onenarena, Arte plastikoak, Argazkigintza, Ondarearen zahaberritzea, Gizateriaren ondare diren hiriendako saria, Musika, Dantza, Antzerkia eta Zirkoa.

Sarituen artean, Juan Carlos Santamaria dantzari Donostiarra. Dantza koreografien sorkuntzaren atalean sari nazionala jaso zuen.

Ibilbidea

Formazio klasikoko koreografoa da Juan Carlos Santamaria. Gorputzaren askatasuna bilatzen du musikar eta arnasketaren mugimendua uztartuz. 1992an, Espainiako dantza konpainian sei urte dantzan aritu ostean, koreografo lanari ekin zion. Madrilgo dantza kontserbatorio profesionalean ere balet irakasle lanean hasi zen. 2000. urtean lan hori utzi eta buru-belarri ekin zion bere konpainia (Santamaría Compañía de Danza) bultzatzeari. Duela gutxi Gaztela-Leongo Dantzari Profesionalen Eskolako zuzendari egin dute dantza klasikoa eta garaikidea bultzatzeko xedez. 2008an Madril hiriko dantza saria eta jaso berri duen Dantza sari nazionala eskuratu zituen.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak