Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Ugarrizak dantza pieza berria sortu du Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi baterako

Jon Ugarrizak dantza pieza berria sortu du Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi baterako

Iratxe de Arantzibia - MasQdanza 2010/01/26

Teknologiak, arteak eta berrikuntzak, bat egin dute Lehendarikatzaren ‘Irekia’ on-line zerbitzuaren aurkezpen ekitaldian. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitzak hartu du bart, "Irekia - Gobernu irekia" on-line zerbitzuaren aurkezpena, Patxi Lopez Lehendakariak berak aurkeztuta.

Eusko Jaurlaritzaren gardentasuna bilatzen du ekimenak, bere sail guztien akzioak, planak eta jarduera lerroak ezagutzera emateko. Aldi berean, gobernuak hiritarren parte hartzea sustatu nahi du, Gobernuaren ekintzen inguruan kritikak egin, baloratu eta ekarpenak egiteko.

Aurkezpen ekitaldiak eszenaratze berritzailea izan du, teknologia, artea eta berrikuntza uztartuz. Jon Ugarriza koreografoak (Bilbo, 1978) ekitaldian parte hartzera gonbidatua izan da, eta propio bertarako disziplina anitzeko pieza sortu du (musika, dantza, ikusentzunezkoa). Lau dantzarik taularatu dute lana, tartean Leyra Castresana bilbotarrak. Musika orijinala Planeta Letak sortu du, eta Mikel Clemente arduratu da Peccata minutak zuendutako ikusentzunezkoen alorraz. Profesional horiek bere alorretan duten ezagutza bildu dute ezaugarri bereziko ekitaldia sortzeko.

 

                                          
Datuak

  • Ekitaldia: Eusko Jaurlartzaren "Irekia-Jaurlaritza Irekia" zerbitzuaren aurkezpena
  • Antolaketa: Eusko Jaurlaritza, Lehendakaritza
  • Koreografia: "Irekia"
  • Zuzendaritza:
  • Peccata minuta.
  • Koreografoa: Jon Ugarriza.
  • Musica: Planeta Leta.
  • Ikusentzunezkoak: Mikel Clemente.
  • Dantzariak: Leyre Castresana (Ballet de Víctor Ullate - Comunidad de Madrid), Dorian Acosta (Ballet de Víctor Ullate - Comunidad de Madrid),  Alejandro Rodriguez (Feelance dantzaria) eta Anna Dzioubenko (Freelance dantzaria).
  • Tokia eta data: Lehendakaritzaren egoitza (Nafarroa Kalea 2, Vitoria-Gasteiz), 2010ko urtarrilak 25.

 

Erantzunak

Zaldi eroak ere erreparatu dio honi

aritz — 2010/01/28 09:57
Ba horixe, Zaldi-eroak gaurko berrian erreparatu dio "Irekia"ri eta Jon Ugarrizaren koreografiari: Visita HTMLpoint

hmtl onartzen du!

Oier A. — 2010/01/29 15:59
Kontxo, ez zait inoiz okurritu erantzunetan hmtl-a erabiltzea. Uste nuen laukitxo hauetan testu hutsa bakarrik jarri zitekeela. Deskubrimendu ona Aritz!
Ea esaldi hau bigarren parrafoan agertzeko modua egiten dudan...
Eta hemen lotura jarriko dut dantzan.com-eko bideoen atalera.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Jon Ugarrizak dantza pieza berria sortu du Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi baterako

Arg. David Herrero


Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak