Iztuetaren txapinak
Gipuzkoako dantzak egiteko utzi zizkigun argibide zorrotzek aditzera ematen zuten horiek egiteko, besteak beste, oinetako egokiak beharko zituela dantzariak. Dantza-maisuak behintzat txapin fin eta arinak zerabiltzala antzematen da honako argazki honetan. Juan Ignazio Iztueta dantza maisuaren dantzarako zapatilen argazkia Euskomedia fundazioaren digitalizazio lanei esker:
Juan Ignazio Iztueta dantza maisu famatuaren zenbait "erlikia" heldu zaizkigu gaur egun arte (bere buruzagi makila, kasu). Gaurkoan horietako bat erakutsi nahiko genizueke: bere dantzarako txapinak.
Bordatutako zetan egindako txapinak dira, dotoreak bezain finak. Bere biloba Jose Angel Manzisidor-ek gorde zituen lehenbizi, dantza-maisuaren beste ondasun eta dokumento zenbaitekin batera. Ondoren, Paulina Imaz-ek zaindu zituen.

Iturria: Auñamendi Entziklopedia


Erantzunak