Iurretako dantzen zuzeneko diska grabatu dute
Iurretako dantzak jasotzen dituen CD bikoitz bat aurkeztuko da datorren asteazkenean, azaroaren 28an, Iurretan bertan. Gaur egun Iurretako plazan San Migel jaietan dantzen doinu horiek jotzen diren moduan jasotzen ditu diskak. Izan ere, zuzeneko emanaldian, 2006ko jaietan grabatutako doinuak dira.
Karmelo Barruetabeña txistulariak 40 urte daramatza Iurretan jotzen, eta bere txistu eta danbolina dira CD hauetan grabatuta geratu direnak. 2006ko San Migel jaietan egin ziren grabazioak, zuzenean, plazako emanaldian bertan. Ondorioz, plazak emanaldiaren neurriak dituzte doinuek, sarrera eta irteeretarako jotzen diren doinuak barne, eta jai eguneko giroa, txapligoak barne, entzun daiteke diskan. Aste honetan aurkeztuko da Iurretako dantzak CD bikoitza eta Durango Azokan jarriko da salgai.
Aurkezpena: Iurretako dantzak - CD (2)
- Azaroak 28, asteazkena, 12.00etan
- Iurretako Udaletxean


Erantzunak