Inauterien eta axeri-dantzen inguruko ikastaroak Dantzan Ikasin

Dantzan Ikasi 2011/12/30

Urtarrilean bi ikastaro eskaini dira Dantzan Ikasi egitarauan. Thierry Truffaut-ek Lapurdiko eta Europako inauterien inguruan jardungo du, eta bestetik, Andoaingo axeri-dantza elkarteak axeri-dantzaren inguruko ikastaroa eskainiko du.

Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak
Inauterien inguruko saio teoriko honek bi zati izango ditu. Batetik, Lapurdiko inauteriaren berreskuratze prozesuari begiratuko dio Truffaut-k. Saioaren bigarren atalean Euskal Herriko inauteriak eta bertan aurki ditzakegun pertsonaia bereziak Europako testuinguruan kokatzeko irudi bidaia egingo dugu Thierry Truffaut-ekin. Urtarrilaren 14an, Donostian, San Telmo museoan burutuko da ikastaroa.

Aduna eta Andoaingo axeri-dantza
Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 21ean, Andoain eta Adunan gorde den tradizio zahar, bitxi eta jostagarria bati erreparatuko diogu Andoaingo Axeri-dantza elkartearen eskutik.

Dantzak, musika, joan-etorriak, jolasak, borrokalditxoak, harrapaketak, lasterkak, perratze antzerkiak, dorreak eta beste hainbat osagai ditu axeri-dantzak. Juantxo Arregi eta Xabier Lasarekin axeri-dantzari begirada historiko eta garaikidea eskaintzeaz gain, ondoren dantza bera praktikan ikasteko aukera izango da. Andoainen bertan egingo da ikastaroa.

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak