Inauteriak 2009: hemen dira aratusteak
Murgilduta gaude zeharo inauteri giroan. Dagoeneko urteko lehen mozorroaldiak pasa dira baina otsailarekin batera heldu da une gorena. Esaterako, larunbata honetan bertan (otsailak 7) ospatuko dira Donostian inauteria iragartzen duten Kaldereroak. Hauen ondotik, beste hainbat eta hainbat pertsonaia helduko dira.
Otsailak 7, larunbata
- Beskoitze - Inauteri dantzak
- Donostia - Kaldereroak
Otsailak 8, igandea
- Beskoitze - Inauteri dantzak
- Donostia - Inude eta Artzaiak
- Atarratze - Maskaradak
Otsailak 14, larunbata
- Eibar - Koko-eskea eta Koko-dantzak
- Beskoitze - Inauteri dantzak (haurrek)
- Lizartza - Puska biltzea baserrietatik
- Tolosa - Kaldereroak
- Arano - Puska-biltzia (goizean) eta Zahagi-dantza (arratsaldean)
- Asparren - Egina, Ilarduia eta Andoin-en inauteak
Otsailak 15, igandea
- Irun - Inude eta Artzaiak eta Puska biltzea.
- Beskoitze - Inauteri dantzak, erreserbako eguna*
- Lizartza - Dantzariak herriko kaleetan eta plazan
- Muskildi - Maskaradak
Otsailak 19, Ostegun Gizena
- Errenteria - Azeri-dantza
- Eskoriatza - Urdelardero eguna
- Bera - Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak
Otsailak 20, Ostiral Mehea
- Eibar - Kaldereroak
Otsailak 21, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
- Behobia - Puska biltzea
- Durango - Surrandiak
- Galdakao - Altsasuko inauteria (Andra Mari Taldea)
- Bera - Kaldereroak
- Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
- Beskoitze - inauteri dantzak, erreserbako eguna*
Otsailak 22, Inaute Igandea edo Zaldunita
- Abaltzisketa - Txantxoak
- Amezketa - Talaik (baserriak)
- Antzuola - Sorgin dantza
- Aretxabaleta - Txino Dantza
- Mundaka - Atorrak
- Markina - Zaragi-dantza
- Uztaritze - Errobiko Kaskarotak
- Zalduendo - Markitos
- Lesaka - Zaku-zaharrak
- Azpeitia - Elegante eguna
- Gernika - Marrauen soka-dantza
- Bera - Inude eta Artzaiak
- Donibane Lohizune - Kaskarotak
Otsailak 23, Astelenita
- Amezketa - Talaik (kaleak)
- Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
- Bera - Zingar-arraultze eskea
Otsailak 24, Inaute Asteartea edo Asteartita
- Altsasu - Momotxorroak
- Arizkun - Sagar-dantza
- Lekeitio - Estudiantina
- Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
- Unanu - Mamuxarroak
- Uztaritze - Zanpanzar
- Kanpezu - Toribio
- Lesaka - Goitarrak arraultze-arraultze eskean
- Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
- Goizueta - Zahagi-dantza
- Eskoriatza - Kukumarro
*Eguraldi txarra medio aurreko astebururen batean inauteria ematerik izan ez badute egun hauetako batean emanen dute, horregatik erreserbako eguna.


Erantzunak
Iñauteriak