Iker Murillo ETB2ko forum saioan
dantzan.com 2007/02/14
David Barberok gidatzen duen ETB2ko Forum saioan elkarrizketatuko dute datorren otsailaren 19an Iker Murillo dantzari pasaitarra. Ordu erdiko elkarrizketa izango da eta dantzaren munduan burutzen ari den ibilbidearei errepaso egingo dio Iker Murillok David Barbero kazetariaren galderei erantzunez.
Iker Murillok dantza tradizionalean eman zituen lehen urratsak. Hamabi urterekin, prestaketa klasikoa hasi zuen, Mentxu Medelekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiko bekari esker Madrilera
joan zen eta Carmen Rocheren Eskolan jarraitu zituen ikasketak. Ondoren Stuttgarten aritu zen John Crankoren
Eskolan. 2001etik Heinz
Spöerlik zuzentzen duen Zurich-eko Operako Baletako dantzaria da, eta bakarlari izendatu dute bertan.

