Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igor de Quadra dantzaria Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenean

Igor de Quadra dantzaria Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenean

2013/02/28 11:11
Hilean behin sortzaile bat gonbidatzen dute eta berarekin luze eta zabal jarduten dute. Horixe da "Txokolatea eta Bizkotxoak" Bilbon burutzen hasi den ekimenaren muina. Harkaitz Cano eta Hedoi Etxarte izan dira urtarrilean eta otsailean, eta martxoaren 5ean Igor de Quadara, dantzari eta koreografoa izango da bertan.

Bilboko Zazpi kaleetan dagoen taberna batean egiten da Txokolatea eta Bizkotxoak ekimena. Barrenkaleko Modesto tabernan hain zuzen ere. Sarrera 2 euro gehi borondatea izaten da, eta txarteldegian ateratzen denarekin ordaintzen dute sortzailea. Goizalde Landabasok eman digu ekimenaren berri eta esan digunez "giro atsegina sortzen da, eta modu ona da sortzaileen beste zaletasun eta aurpegiak ezagutzeko".

Eszena sortzailea eta pedagogoa, Bilboko Muelle 3 dantza eta sorkuntza guneko zuzendarietako bat da Igor de Quadra. Psikologian lizentziatua eta Londresko International School of Corporeal Mime zentroan gorputz antzerkian diplomatua, Theatre de Lange Fou eta Falsa Igamo konpainietan lan egin du eta Horman Poster (Follow Ni, After you) ekimenean parte hartzen du proiektu eszeniko, urbano-koreografiko eta hezigarriak lantzen.

Igor de Quadra dantzaria Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenean

 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.