Hnuy illa eta Damián Muñoz Max sarietarako proposatuak
Kukai dantza konpainiaren eta Tanttaka antzerki taldearen Hnuy illa ikuskizuna Max sarietarako proposatu dute. Euskerazko antzerki obren sailean izendatua izan da, beste bi lanekin batera. Damian Muñoz gasteiztarra ere gizonezko dantzaririk onenaren sarirako izendatua izan da. Martxoaren 30ean jakinen da irabazlea zein den.
Max sariak Espainiar estatuko arte eszenikoak suspertzea asmo duten sariak dira. Aurtengoa XXI. edizioa dute eta martxoaren 30ean banatuko dira sariok Kanarietako Las Palmas-en.
Sariak jasotzeko proposatutakoen artean bi euskal ordezkari daude. Gizonezkoen dantzaririk onenaren atalean Damián Muñoz gasteiztarra da saria eramateko hautagaietako bat, Staff izeneko lanean egindako lanagatik. Euskerazko antzerki obrarik onenaren atalean berriz, Kukai dantza konpainiaren eta Tanttaka antzerki taldearen Hnuy illa ikuskizuna izendatu dute.
Kukaik lan berria Korrikarako
Martxoaren 26an hasiko da 16. Korrika, Tuteran. Egun horretarako pieza berria eskatu diete antolatzaileek Kukaikoei eta beraz, Tuteran estrainatuko dute "Soka" izeneko koreografia. Dantza garaikideak eta tradizionalak perkusioarekin bat egiten omen dute konpainiaren lan berrian.


Erantzunak
Oharra