Herrixa Dantzan abiatu da Elgetako Kafe Antzokian

dantzan.com 2010/02/01

Hilero dantzaldi irekia izango da Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian, Patxi Monterok gidatuta. Nagusiki Euskal Herriko eta Europako dantza errazak eta atseginak egin zituzten atzoko lehen ekitaldian, eta erantzun zabala izan du deialdiak, inguruko hainbat herritatik hurbildu baitira dantzazaleak Elgetara.

Espaloia Kafe Antzokiaren blogean etorri da lehen dantzaldiko kronika eta Patxi Monterok, dantzaldiko gidariak ere "estreinua ondo" joan dela esan digu. Elgetatik bertatik, eta besteak beste Bergaratik, Arrasatetik, Aramaiotik, Oñatitik eta Mallabitik hurbildu dira dantzazaleak Elgetara.

Dantza errazak proposatu ditu Patxi Monterok, Euskal Herrikoak, erromeriakoak eta Europako dantza tradizionala batzuk: Kataluniako Ball Rodó, Alunelul errumaniarra, Pasodobleak, baltsak, fandango eta arin-arina, porrusalda, Bretainiako Hanter Dro, Jauziak, Ameriketako Estatu Batuetatik polka bat, borobil zirkasiarra...

Hilean behin, hileko azken igandean ospatuko da dantzaldi irekia Elgetako Espaloian. Hurrengo saioa, otsailaren 28an, 19.00etan.

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Herrixa Dantzan abiatu da Elgetako Kafe Antzokian

Argazkia: Goiena.


Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak