Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gauargi eta Bidasoaldeko jaialdiak: munduko folklorea gaztetxoen eskutik

Gauargi eta Bidasoaldeko jaialdiak: munduko folklorea gaztetxoen eskutik

dantzan.com 2009/07/02

Uztailaren 16arekin abiatuko da Ezpeletan Gauargi jaialdia. 6 egunen buruan, uztailaren 22an, hasiko da berriz, Bidasoaldeko folklore jaialdia. Batean zein bestean herrialde ezberdinetako gaztetxoak dira haien dantzak eta musika erakusteko arduradunak.

Venezuela, Errusia, Lituania, Turkia, Txinako, eta Euskal Herriko Eraiki, Ezpela eta Leinua gaztetxoen dantza taldeak ariko dira heldu den uztailaren 16tik aitzina 2009ko Gauargi jaialdian, Ezpeletan eta ondoko herrietan. Kanbon hasiko da jaialdia eta 5 egunez luzatuko dira herrialde ezberdinetatik heldutako taldeen emanaldiak.

Gauargi jaialdia bukatu eta hurrengo egunean (uztailaren 22an) emanen diote hasiera Irunen Bidasoaldeko folklore jaialdiari. Honetan ere, Venezuela, Errusia, Turkia eta Eraikiko antolatzaileek hartuko dute parte. Irun, Bera, Etxalar eta Zarautzek hartuko dituzte jaialdiko emanaldiak.

 

Gauargi - Munduko Haurrak eta Dantzak

Ezpeleta, 2008ko uztailaren 16tik 21era

 

Uztailak 16, osteguna

11:00 - 12:00 Kanboko kaleetan animazioa Turkia eta Lituaniako taldeekin.

 

Uztailak 17, ostirala

21:00 Irekiera jaialdia "Munduko izarrak": Lituania, Errusia, Venezuela, Turkia eta Ezpeletako Ezpela taldeak.

 

Uztailak 18, larunbata

11:00 - 12:00 Ezpeletako kaleetan animazioa, Errusia, Turkia eta Venezuelako taldeekin.

21:00 Jaialdia "Bidaia munduan gaindi": Lituania, Errusia, Venezuela, Turkia eta Irungo Eraiki taldeak.

 

Uztailak 19, igandea

11:30 - 12:30 "Hango eta hemengo musika" Ezpeletako kaleetan.

18:00 Kalejira ezpeletako kaleetan herrialde guztiekin.

18:30 Ikuskizuna pilotalekuan.

19:30 "Euskal ostatua" eta dantzaldia "hango eta hemengo" musikariek lagunduta.

 

Uztailak 20, astelehena

11:00 - 12:00 Kanboko kaleetan animazioa, Turkia eta Txinako taldeak.

21:00 Itxiera jaialdia "Azken izarrak": Lituania, Errusia, Venezuela, Turkia, Txina eta Leinua taldeak.

 

Uztailak 21, asteartea

11:00 - 12:00 Kanboko kaleetan animazioa, Turkia eta Txinako taldeak.

16:00 Ikuskizuna A.I.E.C. aretoan, Turkiako taldearekin.

21:00 Ikuskizuna Azparnen Lituaniako eta Azparneko Elgar Oinka taldeekin.

21:00 Ikuskizuna Donapaleun Venezuelako taldearekin.

21:00 Ikuskizuna Kanbon Turkia eta Txinako taldeekin.

21:00 Ikuskizuna Milafrankan Errusiako taldearekin.

 

Informazio gehiago Gauargi jaialdiaren webgunean.

 

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

Irun-en, 2008ko uztailaren 22tik 26ra

 

Uztailak 22, asteazkena

20:30 Harrera Irungo Udaletxean.

21:00 Desfilea Udaletxetik Euskal Jai frontoira

22:00 Festibalaren inaugurazioa Irungo Euskal Jai Frontoian

  • Anatolian Folk Group. Zmir - Turkia

  • Danzas Temeri. Guanare - Venezuela

  • Tanok. Errusia

  • Eraiki dantza taldea. Irun - Euskal Herria

 

Uztailak 23, osteguna

19:00 - Emanaldia Berako Alzate plazan.

 

Uztailak 24, ostirala

20:00 - Desfilea Zarazuko kaleetan.

23:00 - Emanaldia Zarauzko Malekoian.

 

Uztailak 26, igandea

12:30 - Emanaldia Etxalarko plazan.

20:30 - Festibalaren klausura Irungo zabalgunaren plazan.

 

Informazio gehiago Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiaren webgunean.

 

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak