Ezpata-dantzak jaialdia Eibarren

Kezka Dantza Taldea 2006/05/19

Flandriako, Kantabriako eta Euskal Herriko ezpata-dantzak ikusiko dira maiatzaren 27 eta 28an Eibarren ospatuko den Ezpata-dantzak jaialdian. Antwerpen, Dunkerque, Ruiloba, Legazpi, Zumarraga, Beasain, Deba, Markina eta Eibarko ezpata-dantzak ikusiko dira Kezka dantza taldeak antolatu duen jaialdian.

Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen 41. Euskal Jaiaren barruan prestatu du Ezpata-dantzen jaialdia Kezka Dantza Taldeak . Bi egunetan izango dira emanaldiak. Maiatzaren 27an, larunbatean, eta maiatzaren 28an, igandean.

Flandriako bi taldek, bata Beljikakoa eta bestea Frantziakoa, parte hartuko dute jaialdian. Bi taldeak ezpata-dantzen aloreko izen garrantzitsu batek lotzen ditu: Renaat Van Craenenbroeck. Ikertzaile flandriar honek hainbat urte eman zituen Europako ezpata-dantzak ikertzen, eta Euskal Herrian ere izan zen bertako ezpata-dantzak ikusten. Berak berreskuratutakoak dira Flandriatik etorriko diren bi dantza taldeek egiten dituzten ezpata-dantzak. Antwerpen-eko Dansgroep Lange Wapper eta Dunkerqueko In The Kring dira Flandriako bi ezpata-dantza talde hauek.

Maiatzaren 27an, larunbatean, arratsaldeko 19.00etan, Eibarko Untzaga Plazan
  • Debako Gure-Kai dantza taldea: Debako San Roke dantza
  • Beasaingo Aurtzaka dantza taldea: Loinaz San Martin ezpata-dantza eta Sarian zunzun
  • Dunkerqueko (Flandria - Frantzia) In the Kring dantza taldea
  • Legazpiko Sustraia dantza taldea: Legazpiko ezpata-dantza
  • Antwerpen-eko (Flandria - Beljika) Dansgroep Lange Wapper
  • Kezka Dantza Taldea: Arrateko Amaren ezpata-dantza

Maiatzaren 28an, igandean, eguerdiko 12.30etan, Eibarko Untzaga Plazan

  • Debabarreneko dantzariak eta Ustekabe fanfarea: Inude eta Artzaiak Dantza taldeak: Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar) eta Txindurri (Ermua).
  • Zumarragako Irrintzi dantza taldea: Antioko ezpata-dantza
  • Dunkerke-ko (Frantzia) ezpata-dantzariak
  • Markinako Zerutxu dantza taldea: Xemeingo ezpata-dantza
  • Antwerpen-eko (Beljika) Dansgroep Lange Wapper (ezpata-dantzariak)
  • Danzantes de Ruiloba (Cantabria): Danza de la Virgen de Ruiloba

Ezpata-dantzak jaialdian parte hartuko duten talde guztiei buruzko informazio gehiago hemen aurki dezakezue.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ezpata-dantzak jaialdia Eibarren

Eibarko 41. Euskal Jaia


Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak