Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko Dantzari Eguna Baionan ospatuko da Betti Betelu gogoan

Euskal Herriko Dantzari Eguna Baionan ospatuko da Betti Betelu gogoan

dantzan.com 2010/03/22

Datorren maiatzaren 2an ospatuko da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Dantzari Eguna. Baionan egingo da dantzarien festa handia. Betti Betelu larputar dantza-maisua izango dute gogoan Dantzari Egunean, izan ere, aurten 20 urte bete dira Arrangoitzekoa hil zela.

Urtero herrialde desberdin batean antolatzen da Euskal Herriko Dantzari Eguna, eta iaz Atarrabian, Nafarroan, ospatu ondoren, 2010eko Dantzari Eguna Lapurdin, Baionan ospatuko da datorren maiatzaren 2an.

Betti Betelu gogoan

Aurten 20 urte bete dira Pierre "Betti" Betelu dantza-maisu lapurtarra hil zela eta urteurren horrek markatuko du zalantzarik gabe Baionako festa eguna. Beste  hainbat ekarpenen artean, dantza-jauziak, mutxikoak berpiztu eta gaur egun duten zabalkundearen bidean jartzearen arduradun izan zen Betelu. Ondorioz, antolatuko diren ekitaldiek jauziak izango dituzte ardatz.

Pierre Betelu 1924an jaio zen Arrangoitzen. Oldarra taldean eman zituen lehen dantza urratsak 1944an eta 1953an Bi-harri taldea sortu zuen Biarritzen. 1969tik aurrera Begiraleak dantza taldearekin lan andana egin zuen eta mutxikoak irakasteari heldu zitzaion heriotzak 66 urterekin harrapatu zuen arte 1990eko otsailean.

Erantzunak

informazio gehiago?

Joseba A. — 2010/03/23 23:17
E.H.-ko Dantzari Egunari buruzko informazio gehiago jaso al du inork? Egitaraua, ordutegiak, dantzak, etab? Nik dakidanez EDB-kideak ez dugu oraindik inolako informaziorik jaso, eta Aste Santua tartean dagoelarik, eguna gainera datorkigu...

gipuzkoakoak

Nere — 2010/03/24 15:05
Apa! Gipuzkoako dantzak Agurra, zinta dantza eta ezpatadantza izango direla esan digute.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira bi gehi bost?

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak