Euskal Herriko dantza eta inauterietako janzkerak, akuareletan
"Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria" izeneko akuarela erakusketa antolatu du Atarrabiako udalak. Jose Mari Pastor "Artzai" margolariaren lanak erakutsiko dituzte bertan. "Artzai"k Euskal Herriko folklorearekin lotutako margolan askoren egile da eta honakoan, bere hainbat lanekin osatu dute erakusketa hau.
Erakusketaren helburua da gure lur honetako herri-jantzien eta dantzarako eta inauterietako jantzien originaltasuna, aniztasuna, aberastasuna eta kolorea ezagutaraztea. Halaber, gure aurreko belaunaldiei egin nahi izan zaien omenaldi xumea ere izan nahi du, ondare kultural hau, ohiturak, jantziak eta bizitzeko eta dibertitzeko moduak gorde eta guri utzi dizkigutelako.
Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria
- akuarela erakusketa
- Tokia: Atarrabiako Pilategia (Batán de Villava)
- Ordutegia: Lan egunetan: 17:00 - 20:00 / Asteburutan: 11:30 - 14:00 / 17:00 - 20:00
- Hasierako data: 2009-10-01
- Bukaerako data: 2009-11-01
- Antolatzailea: Atarrabiako Udala


Erantzunak