Kukai-Tanttaka-ren 'Hnuy Illa' ETB3-n eskainiko da urte zahar gauean
2009/12/30
Kukai eta Tanttaka konpainiek urtarrilaren 27an eta 28an Victoria Eugenia antzokian egindako emanaldiekin grabazio berezia egin zuten, eta bihar, abenduak 31, gaueko 23.00etan ETB3-k eskainiko du emanaldia.
Joseba Sarrionandiaren poesian oinarrituta eraikitako ikuskizuna da Hnuy Illa. Iñaki Salbador-en musika, Jon Mayaren koreografia eta Mireia Gabilondoren zuzendaritza dira Hunuy Illa-ren osagai nagusiak.


Erantzunak
nafarroa
errepikapena