Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ertza: N.A.N.en aurrestreinaldia eta Asier Zabaletaren mintegia

Ertza: N.A.N.en aurrestreinaldia eta Asier Zabaletaren mintegia

2013/02/28 10:54
Martxoaren 2an, Errenteriako Niessen aretoan egingo du Ertza konpainian bere azken lanaren aurrestreinaldia. N.A.N. izeneko lanean Asier Zabaletak nortasuna eta nazionalitatearen gaiari helduko dio dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz. Bestalde, mugimendutik abiatuz pertsonaiak eraikitzeko prozesuaren inguruko mintegia gidatuko du Asier Zabaletak berak Dferia jaialdian.

Ertza: N.A.N.

Martxoak 2, Errenteria, Niessen aretoan, 20:00etan

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez. Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria?"Aberria ala hil ", nork bere burua hil? besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?

http://ertza.com/nan.php

Mugimendutik abiatuz pertsonaia eraiki (mintegia)

Asier Zabaleta (Ertza)


Gorputza ideien garraiobide bezala ulertuta, sorkuntza prozesura hurbilketa, pertsonaiaren bitartez. Espazioa, denbora, gorputzaren pisua, dinamika eta presentzia –aktiboa edo pasiboa- bezalako elementuak aztertuz, gure mugimendu erregistroa zabalduko dugu, ikuspegi fisikotik edozein pertsonaia mota landu ahal izateko. Workshop hau dantzari, aktore, performer, akrobata eta gorputzetik habiatuz sorkuntzan interesatua dagoen edonori zuzenduta dago.

  • Lekua: Victoria Eugenia Antzokia(Dantza Aretoa)
  • Data: Martxoak 23, larunbata
  • Ordutegia: 10:00 – 14:00
  • Salneurria: 10€
  • Hizkuntza: Euskara
  • Izen-emateak: Lekuak mugatuta daude, beraz, onarpenak izen-ematearen ordena jarraituko du. Izen ematea porsta elektronikoz (koldo_doman@donostia.ogr) edo eta 943483860 telefonora deituz egingo da. Ordainketa banku-transferentzia bitartez egin beharko da, izena ematerakoan emango zaizuen kontu korronte zenbakian.

Izena emateko azken eguna martxoaren 15a da. / Último día para la matriculación viernes 15 de marzo.
www.dferia.com

 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.