Edu Muruamendiaraz-i elkarrizketa ETB2ko Forum-en
Iratxe de Arantzibia 2008/04/28
ETB2ko Forum programak datorren asteartean, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, 9:00etan eskainiko du David Barbero kazetariak Edu Muruamendiara dantzari, koreografo eta Aukeran Dantza Taldearen sortzaileari egindako elkarrizketa.
Ordu erdiko iraupena duen elkarrizketan, orain gutxi, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako jaialdi arrakastatsuan, hamargarren urteurrena ospatu berri duen Aukeran-en ibilbide profesionala aztertuko du Muruamendiarazek.
Bergarako dantzariak Aukeranen lehen urratsak gogoratuko ditu, Euskal Koreografo Gazteen 1. ekitaldian emandakoak, eta baita lehen emanaldi osoa, Sutargi (2001), eta ondoren etorri direnak ere Izena duen guztia omen da (2003) eta Bideak (2006).
Aukeran-en zenbait emanaldiren pasarteak komentatuko dituzte elkarrizketan.

