Donapaleuko kabalkadako dantzak 13 bideotan

dantzan.com 2009/05/28

Pasa den martxoaren 1ean Burgaintziren Kabalkadak hartu zituen Donapaleuko kaleak, eta Paisola idek! Libertimendua eskaini zuten Kitzikazank antzerki taldearen eskutik herriko plazan. Kronika honetan Kabalkada edo Libertimenduaren dantza zatiak bildu ditugu.

Donapaleuko karriketan barna egindako kalejirarekin eman zioten Burgaintziko dantzariek hasiera 2009ko Kabalkadari. Kabalkadek son handia dute Nafarroa-Beherea osoan eta ikusle dezente bildu zen dantzariak ikustera.

Kalejira

 

Behin plazara helduta Libertimendua hasi zen, Nafarroa behereko inauterien antzetutako partea, baina esan bezala, guk bertan tartekatutako dantzei erreparatu nahi izan diegu kronika honetan, beraz, zirtzilen lana beste baterako utziko dugu Zenbait jauzi (hegi, marianak eta ostalerrak) eta martxa izan ziren Bolanten, Nesken eta Basandereen lehen piezak.

Hegi

 

Marianak

 

Ostalerrak

 

Martxa

 

Martxarekin kokatu ziren dantzariak hurrengo bi dantzak emateko: Euskaldunak eta Sorginak. Kasu honetan Bolantak eta Basandereak baino ez ziren plazara atera. Bi dantza hauek dira ustezko fronte bateruntz dantzatzen dituzten bakarrak.

 

Euskaldunak

 

Sorginak

 

Gau-ainerak izeneko jauzia eta Dantza-luzea izan ziren dantzarien hurrengo bi piezak. Horiekin bukatu zen gainera dantzariei soilik dagokien partea.

Gau-ainerak

 

Dantza-luze

 

Behin Libertimenduko antzezlana bukatuta, herritar guztiei zabaldu zieten dantzarako aukera. Bi jauzi (Mutxikoak eta Lapurtar-motxak) eta fandangoa eta arin-arinarekin eman diote amaiera donapaleutarrek 2009ko Kabalkada eta Libertimenduari.


Mutxikoak

 

Lapurtar motxak

 

Fandangoa

 

Arin-arina

 

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak