Dantzarekin lotutako bideoak Eitb-ren bideo sormen leihaketan
Eitb kultura euskal telebistako saioak laugarrenez jarri du aurten abian bideo sormen leihaketa. Bertara aurkeztutako bideoetatik bik behintzat badute dantzarekin nolabaiteko harremana. Batek ordenagailuz egindako animazioaren bitartez, "zazpi jauziak" dantzatzen erakusten ditu pertsonai batzuk. Besteak aurreskuaren bertsio bitxia aurkezten digu.
Esan bezala, Eitb kultura telebista saioak antolatutako bideo sorkuntza lehiaketan dantzarekin nolabaiteko harremana duten bi bideo labur aurkeztu dituzte.
Lehenengoak "Diógenes" izena du. Minutu bateko iraupena du eta ordenagailuz egindako animazioaren bitartez hainbat lagun erakusten dizkigu "Zazpi jauziak" dantzatzen.
Diógenes
Besteak, aurrescue du izena eta Koldo Almandoz, Angel Aldarondo eta Ed Chung-en lana da. Aurreskuaren "bertsio" ganberro samarra erakusten digute 55 segundu irauten dituen bideo labur honetan.
Aurrescue


Erantzunak