Dantzan Bilaka: 10 koreografia hiru hiriburutan

dantzan.com 2008/10/07

Dantzan Bilaka jardueraren 2. edizioa azken fasean sartu da. Urte osoan zehar garatu ondoren, Dantzan Bilaka egitasmoa urrian amaituko da, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eszenatokietan 10 koreografia aurkeztuz. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, Dantzan Bilaka koreografia sorkuntza prozesuetan ikertzen eta publikoarekin beren gogoetak konpartitu nahi dituzten gazteei zuzenduta dago.

Dantzan Bilakaren prozesuan hautatu eta landu diren 10 koreografia aurkeztuko dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilbon datozen egunotan. Idoia Zabaleta koreografo eta programa koordinatzaile artistikoak aurkezpenean esan duenez, Dantzan Bilakan "lantegia, gogoeta eta erakustaldia jendaurrean uztartzen dira".


Artium (Vitoria-Gasteiz) - Urriak 10, ostirala

  • Marta Navaridas eta Alexander Deutinge: Good, Very Good
  • Igor de Quadra eta June Crespo: Dar Dar

 

Gazteszena (Donostia) - Urriak 18, larunbata

  • Eva Guerrero eta Nuria Pérez (Re-vestimientos)
  • Beatriz Setién (Canciones para estar de acuerdo o no)
  • Saioa Ibáñez (Holocausto caníbal).


La Merced (Bilbo) - Urriak 30, osteguna

  • Gustavo Gorosito eta Victoria Álvarez (Vacío)
  • Carla Fernández eta Olatz de Andrés (Desde el ángulo ciego)
  • Marian Gerrikabeitia (Blank) eta Robert Jackson (Croquis).

    
Emanaldiak:

  • Gasteiz: Artium, urriak 10, 20:00etan.
  • Donostia: Gazteszena Egia, urriak 18, 19:30etan.
  • Bilbao: La Merced, urriak 30, 21:30etan.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak