Dantzaldia 2010: Bilbo dantzari begira jarriko duen jaialdia
La Fundicion-ek Dantzaldia jaialdiaren XI. edizioa prest du dagoeneko. Mal Pelo, German Jauregi, Kafig edo Kukai dira 2010eko Dantzaldia jaialdian Bilbon ikusi ahal izango diren proposamenetako batzuk.
Dantza programazio anitza eskaini ohi du Dantzaldiak, eta horrez gain, prozesu kreatiboen aurkezpenak, master-class irekiak edo ZineBi-rekin elkarlanean zinea-gorputza-dantza zikloa eskainiko dira jaialdiaren egitarauan.
Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa, Arteria Campos Elisoes antzokia eta La Fundicion aretoetan egingo dira Bilboko nazioarteko dantza jaialdiaren emanaldiak. La Fundicion-ek aurtengo Dantzaldiak izango dituen emanaldi nagusien iragarpena egin du:
Dantzaldia 2010
- Otsailak 7: Mal Pelo
- Otsailak 13-14: German Jauregi
- Otsailak 20: Käfig - Companhia Urbana de danca
- Martxoak 11: Maria Donata D'urso
- Martxoak 20: Kukai


Erantzunak