Dantzaklub Victoria Eugenian
Martxoan zehar Dantzaklub proiektuaren bi emanaldi berri hartuko ditu Donostiako Victoria Eugenia antzokiak. Dantzaz konpainiaren egitasmoa da hau eta saio hauetan dantzariak ez dira interprete soilak, konpositore ere bihurtzen dira. Izaskun Laplaza eta Jon Maya koreografoak izanen dira gonbidatuak bi emanaldi horietan.
Dantzaz konpainiaren proiektua da Dantzaklub. Martxoan zehar ekimen honen bi saio eginen dituzte Donostiako Victoria Eugenia antzokian: Atalak I, martxoaren 5ean eta Atalak II, martxoaren 19an. Emanaldiak iluntzeko 21:00etan izanen dira.
Egitasmo honetan, Dantzaz Konpainiako dantzariak ez dira interprete soilak, konpositore ere bihurtzen dira. Martxoaren 5eko emanaldian Izaskun Laplazakoreografoa izango da gonbidatua; martxoaren 19an, berriz, Jon Maya.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihiatiletan.


Erantzunak