Dantza egitea dantza ikustea baino nahiago omen dugu
Eusko Jaurlaritzaren baitako Kulturaren Euskal Behatokiak kultura kontsumoari buruzko ikerketa plazaratu du berriki. "Kultura-ohiturei, jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika Euskal Herrian 2007-2008" izeneko ikerketa hau egiteko Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Kultur Erakundearen laguntza izan du Behatokiak eta bertan, euskal lurralde guztietako datuak bildu dituzte. Dantzari buruzkoak ere bai. Horietatik ondorioezta dezakegu nahiago dugula dantzan egitea dantza ikustea baino.
datu orokorretatik hasita, kultura jardueretarako interesen rankingean dantza azken aurreko postuan azaltzen da, lirikaren gainetik soilik eta musika, zinema, antzerkia, museoak... bezalako jardueren azpitik. 0-tik 10 bitarteko puntuazio tartean, 3,8ko balorazioa ematen diote elkarrizketatuek dantzari. Herrialdez-herrialde, dantzak Zuberoan pizten du interes gehien (5,8ko puntuazioarekin ranking-aren goialdean) eta Lapurdin gutxien (3,3).
Hamarretik bat dantza ikustera joaten da. Hamarretik 1,2k egiten du dantzan.
Kultur ohiturei dagokienez, dantza emanaldietara doan pertsonen bataz bestekoa %9,5ekoa da (%9,3 EAEn, %9,9 Nafarroan eta %10 Ipar Euskal Herrian). Arte eszenikoen inguruko interes eta ohituren inguruko datu zehatzagoak hemen topatu ahal izanen dituzue.


Erantzunak